inprimatu
Lamentations d'un Basque à Montevideo (Khanbo gaineco inguru zoragarrian)
Izenburua:
Lamentations d'un Basque à Montevideo (Khanbo gaineco inguru zoragarrian)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
493.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lamentations d'un Basque a Montevideo (Khambo gaineko inguru zoragarrian).

 

 

 Khambo gaineko inguru zoragarrian

 Hazi izan naiz bizi gozo batian

 Ait'ama onen hegian;

 Maitia nuen herrian;

 Orai, Gautchuen erdian,

 Bizi naiz ezerian

 

 Gizon bat jinik herrira Montebideotik.

 Dena espantu, ezin kasa etchetik;

 Ordutik, jaun harenganik,

 Airatu ginen herritik.

 Hain ongi ginen tokitik,

 Zoro haren ondotik

 

 Bort aste bethe egotu ginen Pasayan,

 Jaunak badaki zer pairatu dugun han!

 Sosik-ez, ez izan zer jan,

 Nolazbait bizi pidayan,

 Finean sarthu untzian,

 Nigar chorthak begian

 

 Montebideorat noizbait ere ginen heldu;

 Gure begiak ordu hartan argitu!

 Ezagun frango aurkitu;

 Gu ikhus-eta harritu;

 Nola garen enganatu

 Hemen dugu frogatu

 

 Montebideon, guretzat nihon lanik ez,

 Farnak bai handi, bainan oro gezurrez!

 Urrungo eltzeak urhez,

 Etcherat orduko lurrez

 Zoratuak hitz ederrez,

 Hemen gaude nigarrez

 

 Erran dezaket, frogatzen baitut ongi nik,

 Montebideon deusik ez dela onik.

 Ez izan hemengo minik

 Zaude hor arthoa janik!

 Hemen ez da Eskualdunik

 Bortz sos bere duenik

 

 Itsasoari besoak ditut zabaltzen,

 Eskual-herria oihuz diot galdetzen!

 Mundarrain diot aiphatzen,

 Larrunez naio mintzatzen,

 Gau, egun, hetaz pentsatzen,

 Heien minez naiz hiltzen!

 

 Mundarrain-mendi, nihondik ezin naitake,

 Bizi munduan zu maiz aiphatu gabe.

 Hor diren ithurri lore

 Guziez orhoitzen gare

 Hemen hiltzen banaiz-ere

 Azken hatsa nik zure

 

 Bethi auhenka....oi hau dolore samina!

 Urthua nago, dena ezur egina;

 Bortz aldiz egin dut zina,

 kantatuz super flumina

 Sekulan ez ahanzteko

 Eskual-herriko mina

 

 Oi aski ezin prezatuzko Eskual-herri,

 Bizi naizeno ene haspenak zuri!

 Mihia ago gangari

 Lothua geldi beit niri,

 Ni sekulan banindedi

 Zu maithatzetik geldi!

 

 Eskual-herria adios aphur bateko!

 Sekulan bethi zutaz dut pentsatuko;

 Jaunari dut eskatuko,

 Graziaz fagoratzeko,

 Lur maite, lur saindu hortan

 Biziaren uzteko!

 

 


inprimatu