inprimatu
Laboraria
Izenburua:
Laboraria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
7.zk.?
Orrialdea:
2

Laboraria

 

 

 1

 

 Ohore, amorio laborariari,

 Gure haztiagatic necatzen denari!

 Haren medioz lurrac cerbait du emaiten,

 Harri eskerrac! ere guizade bizitcen,

 Hazhaurrac amañoa amataco hartzen.

 

 2

 

 Hazhaurrac amañoa amataco hartzen,

 Hala baliz beçala bihotzez maitatcen:

 Gure aitañori, laborariari,

 Amorio dezagun eman hazordari.

 

 3

 

 Aski escarniatuz, izertuz, necatuz,

 Bere osagarria milatan jocatuz,

 Laborari gachoac mundia du hazten,

 Eskerric nahi bada eztian ukheiten.

 

 4

 

 Ohian hiritarra dago ahatzeric,

 Arrancura guziac lohan ehortziric:

 Laborariac eztu arghi-lo eghiten,

 Aztalac ihitzian goizietu ezarten.

 

 5

 

 Aroaren beldurrez ezta baratuco,

 Hotzac, beroac, deusec eztu lotsatuco:

 Zombat ere beituke lana borthitzago,

 Hambat hobeki zaio bulharrez lothuco.

 

 6

 

 Laborariac nekez guenhatu oguia,

 Zuc gozatuco duzu hiritar naguia.

 Nahi beçala zira bethi zu izanen,

 Aski lichez hark beitu arthoa ukhenen.

 

 7

 

 Lahoraria, jinen othe zaik eguna,

 Lehen etreguebatec hitzeman zeiana?

 Goiz edo berant othe haie ikhousiren,

 Igant-oroz oilloa thupiñan ezarten?

 

 Ohore, amorio etc., etc...

 


inprimatu