inprimatu
Laboraria eta bere semeak
Izenburua:
Laboraria eta bere semeak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
3

Laboraria eta bere semeak

 

 

 Laborari etchedun bat

 Joan zaharrez hilltzerat:

 Bizitu zen ohorezki,

 Lanean hariz fechoki,

 Eta gastatuz chuhurki:

 Umeak zituen ere

 Ontsa ekharri itch bethiere.

 Baiņa etzen fida sobera

 Hauk hala eginen zutela

 Laneko baitziren nagi

 Yateko aldiz gormantegi.

 Deithurik aldamenera

 Mintzatu zaien hunela:

 

 Ene umeak behautzue sal nihoiz ontasuna;

 Ezen hor bada tresor bat noizbait gorde izan dena

 Ene aita-ametarik daukat hori nik ikhasia.

 Zoin lekhutan ontsa ez dakit dagoen ehortzia,

 Parte guzietan itzul eta lan izazue,

 Segur nekheen paga noizbait badukezue:

 -Atta, diote semeek, tchit trankill bazaudezke,

 Tresora atzrman artio baratuko ez gare,

 Bertze nehor bezain gu ere tresor zale baigare.

 Nola erran, hala egin, uzta hek sartu duteneko,

 Alhorraren itzultzeko lanari lotzen zaizko

 Lehen baino barnago ere hilldoa deramate,

 Abre, tresna, nekhe, izerdi, guphide deus ez dute

 Esta gelditzen chokorik

 Erabilli ez dutenik.

 Landak ere, hara bada,

 Doblea eman zuen uzta.

 Bertze tresorik han etzen

 Trankill hil zen zaharra ere,

 Hill baino lehen halere,

 Irakatsi baitzioten

 Egiazku den tresora

 Lan segituan datzala.

 

 Zertan gan urre-ketarat

 Itsasoaz bertze alderat?

 Edo urrunago tokitarat?

 Hetan guti da aberasten,

 Asko ere dire galtzen,

 Asko pobreago itzultzen.

 Emazu tinki lanean,

 Ofizio edo laborantzan

 Zuhurki zazu goberna

 Handik bildu dukezuna.

 Zuk hola egiten baduzu

 Tresor handia hor duzu

 Eta ahituren ez zaitzu.

 

 


inprimatu