inprimatu
Illunabarra
Izenburua:
Illunabarra
Sinadura:
Ku-ku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ku-ku

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
654.zk.
Orrialdea:
2

Illunabarra

 

Ku-ku

 

 ¡Zer edertasun zoragarria

 eguzkiaren sarreran

 geldi geldirik bere argia

 mendi gañak itzaltzen!

 

 Azken arnas eta dizdira,

 il baño len isurtzean

 zoraturikan nago begira

 nolan zerua edertzen dan.

 

 Goian dagon zapai urdiña

 margo gorriaz betetzen da:

 agertuz orla bere samiña

 guregandik aldentzen da.

 

 Zugaitz tartean dagon txoriak

 agur dagio egunari,

 abestuz orain bere itunak

 ikusten duan illunari.

 

 Aize goxoak zabaltzen ditu

 lore guzien usaiak,

 artzaitxoa, jartzen ez da gelditu

 etxe batean ardiak.

 

 ¡O zeiñ ederra uda erdian

 arratsaldeen bukaera:

 egun argia iltzen danean

 jaiotzen dan une ura!

 

 Maitatzeko ze gogoak

 ematen dion biotzari

 esaten eziñ asma degunak

 naiz eta garbi ikusi.

 

 Ez idakit zerk, baña begiratzean

 arrats eder ixilen amaiari

 nere biotzaren erdian

 ituntasuna sortutzen zait neri.

 

 Jaungoikoaren edertasunak

 itz batean, zoratu naute ni

 biotz nerea jasoaz berak

 samiña billatzen dan luditik.

 

 Deituaz danori otoitzera

 laixter eskilla entzuten da

 illuntasuna dator jabetzera

 ta ixiltasunez dana betetzen da.

 


inprimatu