inprimatu
Senticaria
Izenburua:
Senticaria
Sinadura:
Knörr, Gorka
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Knörr, Gorka

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
501.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Senticaria

 

Knör, Gorka

 

 Gauden lantegian

 gu eta besteak,

 egiten dugu lana

 egunero eta urtero

 lehen, orai eta gero. (1)

 

 ***

 

 Amatasunaaaaaaaaaaaaaaaa......

 Amorrua,

 Asoina,

 Troxetan

 Aritzeko

 Sekulorum Sekulotan

 kondenatua,

 Urratzerat zihoan argia,

 Norbaitek hila,

 Amén...............

 

 ***

 

 Horren gutik

 aipatzen dituen gauzak

 neuk aipatuko ditut,

 horren gutik

 edaten duen ura

 neuk edanen dut;

 zeren eta

 horren gutik

 aipatzen dituen

 gauzetan

 eta

 iturrietan

 baitatza

 sortu baino lehen

 agortu ziguten

 lorearen sekretua...

 

 ***

 

 Gauden lantegian

 gu eta besteak,

 egiten dugu lana

 egunero eta urtero

 lehen, orai eta gero.

 

 L

 an

 Gizona

 Mk

 i

 n

 a.

 

 ***

 

 Kimua agorturik,

 lorea agortuta...,

 lorea agorturik,

 frutua agortuta...

 Sekulan ez da horrela gertatzen,

 ez, ez, ez,

 ez da horrela gertatzen,

 sekulan ez, sekulan ez, sekulan ez...

 

 ***

 

 Tiriki-trauki

 hiru eta lau

 dira zazpi.

 hiru eta lau

 dira zazpi.

 

 Zurru zumurru

 bat batean

 dira urrtin.

 

 Tiriki-trauki

 ezker-eskubi

 bien artean

 dago zubi.

 

 Hots bare-bare

 hor leiho-sare

 hiru eta iau

 dira...

 Bat.

 


inprimatu