inprimatu
Eguzkia
Izenburua:
Eguzkia
Sinadura:
Klemente, [Ezkurdia ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Klemente, [Ezkurdia ?]

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
786.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguzkia

 

Klemente

 

 Zeruko aita egunero zu

 gutaz zera akordatzen,

 aberats eta pobriarentzat

 eguna dezu zabaltzen,

 eta eguzkia ere dezu

 illunpetik ateratzen,

 egun guztian ari dedilla

 guretzat lurra berotzen.

 

 Eguzkiara zenbat bide dan

 sumatzen ditut galdetzen,

 errespuesta segurorikan

 eztu iņork moldatzen,

 gauza zalla izango da

 haraņo oņez dan eskalerarik

 aski luze dan eskalerarik

 ez dute iņon billatzen.

 

 Zure ondora laņoak

 diranean inguratzen,

 behar denean hasten zerade

 zure ondotikan kentzen,

 gaztia nitzala ni hasten nitzan

 goizian belar zabaltzen,

 eguzkia goiza zalako ez tan

 iņondik agertzen.

 

 Oso gazterik ez baita

 iņor ezagueran sartzen,

 eguzkia non ote zegoen

 ni hasten nitzan begiratzen,

 lengo denboretan gaztiak

 hola giņaden goiztartzen,

 baņan oraingoak goizian

 ez dira bela jaikitzen.

 

 Zu eguzkia bisitatzeko

 al dira estudiatzen,

 iduritzen zait ote diraden

 lan haunditxotan sartzen,

 indar guziak ez dituzu

 noski honera bialtzen,

 hala ere gure belarrak

 ederki dira idortzen.

 

 Jainkoa hainbeste ezin izan

 hortaz ez gera konturatzen,

 naiko lana bagendukela

 munduko lur denak lantzen,

 ikusi ta ere ari zaigula

 Jainkoa guri laguntzen,

 aski ez balitz bezala

 gu ez gara ohartzen.

 

 Eguzki maitea millaka urtez

 ez zera bidez okertzen,

 dudarik gabe lur gain hontan

 holako izar bat behar zen,

 gizona ariagatik hemen

 nahiz orduak aurreratzen,

 zu beti berdin zabiltza

 batere ez zera zahartzen.

 

 Beste gauza bat ere maiz

 neri zait gogoratzen,

 zuzen zuzenean ez dala erraz

 batek zuri begiratzen,

 Afrikaku beltzak ere,

 ari dira konturatzen,

 Jainkoa zerala eta

 zaituzte adoratzen.

 

 Nik beti sinistea zugan

 det idukitzen,

 beti aidean nola zabiltzen

 mundu guzia serbitzen,

 Europa ta Amerika denak

 zuk aldatuaz argitzen,

 gasolina garesti baņa

 zure motorra ez da gelditzen.

 

 Nere griņaz aritu naiz

 Bertso batzuek jartzen,

 Jainko maitea jakin dezazu

 gaizki egin badet barkatzen,

 kostako zaigu zuk egindako

 eguzki hori ukitzen,

 holako gizonik ez da oraindik

 mundu honetan arkitzen.

 


inprimatu