inprimatu
Herrerako zenbait gora-behera
Izenburua:
Herrerako zenbait gora-behera
Sinadura:
Kixkur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kixkur

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1107.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herrerako zenbait gora-behera

 

Kixkur

 

 Bertso batzuek ateratzea

 gauden lekutik kalera

 mesederikan eite ezbadure

 ez da izango galera.

 Adierazi nahi dut hemengo

 berri gutxi gora behera,

 zer moduz bizi geraden jakin

 nahi dunak badu aukera.

 

 Lendabiziko esan behar dut

 non kristo aurkitzen geran.

 Espainiaren erdi aldean

 dagon Manchako Herreran.

 Txakur mordo bat dago zaindari

 «hotel» hontako sarreran,

 trailan dagoen zakurra askoz

 politago da aukeran.

 

 Alde denetan badaude hemen

 ez dakit zenbat zaindari,

 arrazoi onik ez dadukate

 ta txarra berriz ugari,

 mutur beltzetan gorrotoa ere

 ikusten zaie nabari.

 Iruditzen zait hauxe degula

 infernuaren atari.

 

 Leioak eta ateak daude

 burni barrotez hertsiak

 giza legerik funtsezkoenak

 hankapean ehortziak.

 Hainbat amets txar eragiten dit

 horma hauen presentziak

 askatu arte iraungo ahaldu

 daukagun pazientziak.

 

 Bederatziak aldera edo

 jaikitzen gera goizian

 eguneroko leloan baina

 beti zerbaiten pozian.

 Nola edo hala denbora pasa

 ikasten da jolasian

 horma txuriei begira edo

 haruntz ta honuntz pasian.

 

 Mutur gozoa ez dute jartzen

 hemengo zenbait zaindarik

 aparte xamar ibilitzia

 komeni da hoietarik.

 Eguneroko bizitza hontan

 ez da arazo faltarik,

 hoietako bat gure hizkuntza

 zapaldu nahia delarik.

 

 Gure hizkuntzan idatzitako

 gutun edo eskutitza

 bidalitako zuzenbidera

 iristea nahiko gaitza.

 Nondikan gehien izorratuko

 horretan gogor dabiltza.

 Eguneroko borroka hontan

 tira biraka gabiltza.

 

 Asko gustatzen ez bazaigu ere

 kartzela honen tankera

 geure arteko Euskadi txiki

 bat sortzen saiatzen gera.

 Arazo pranko badugu baina

 poliki goaz aurrera.

 Txinaurriak'e lan haundirikan

 ez du egiten kolpera.

 

 Nolabait ere adierazi dut

 zer bizitza daramagun,

 era honetan aurkitzen gera

 ia hirurehun euskaldun.

 Diferentzirik ez dago hemen

 ez aberats, ez behardun.

 Denok baigera presoak eta

 askatasunen alargun.

 

 Hamar bertsotan agurtu nahi dut

 euskaldunon aberria,

 agur baitaere lore politak

 dakargun udaberria,

 agur maitea, agur semetxo

 aita eta baserria.

 Gora euskera, gure hizkuntza

 ta gora Euskal Herria.

 


inprimatu