inprimatu
Azkarragari espetxetik: Espaiñiako koarteletan erreinsertatu zaitez!
Izenburua:
Azkarragari espetxetik: Espaiñiako koarteletan erreinsertatu zaitez!
Sinadura:
Kaxkagorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kaxkagorri

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1165.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azkarragari espetxetik: Espaiñiako koarteletan

 erreinsertatu zaitez!!

 

Kaxkagorri

 

 «Negoziaketa eman behar da

 azkar, zuzen eta serio»,

 Azkarragak hitz horiek bota

 bere ahotik jario;

 zoritxarrean esaldi horrek

 oso usai txarra dario,

 baldintza bat dauka: damuketa

 zikiña dela merio.

 

 Orain artean, aizu, zergatik

 gezurrarengan ixkutu?

 Garbi baitago españolekin

 dadukazula ezkutu;

 haiek agintzen dutena egin

 behar ta ezin mututu.

 Zure nahia da errefuxiatu

 eta presoak damutu.

 

 Errefuxiatu ta presook ez

 dugu zertan damutzerik,

 Herriarekin bat egirikan

 goaz eta ez besterik,

 arbaso zarrak agindutako

 bidea ondo beterik.

 Gu bizi geran arte ez duzu

 Euskal Herria saltzerik.

 

 Azkenengoa bota duzu ta

 geratu zara lasaia,

 «Odolezkoak» damututzeko

 beharra dutena saia;

 zure ondoan aingerutxoak

 dira putre eta saia.

 Etorkizuna zure zai dago

 usteldutako etsaia!!

 

 Areagotzen hasi dirade

 gure aurka erasoak,

 «motelak» balirake bezala

 len emandako pausoak;

 Goiko, «Kirruli» eraman zitun

 zuk jarritako lazoak,

 erailtzailea bihurtu zara

 zu,«pakearen usoa».

 

 Kriston indarra egiten duzu

 beti torturaren alde,

 eta Joseba Arregi joan

 zen ezertxo esan gabe;

 Mikel Zabaltza berdin-berdiña,

 Iruretagoiena-re,

 zu zeu izendatutzen zaitugu

 «medalla» horien jabe.

 

 Guk garbi dugu borroka zer den,

 zergatik ta zertarako,

 zuk berriz ezin ulertu, inoiz

 ibili ez zeralako;

 zure barrena nonbait etsita

 duzu zure kalterako,

 burua makur ta belauniko

 aspaldin zabiltzalako.

 

 Gernikan dagon Arbolak ditu

 kimu berri ta indartuak,

 Euskal Herria askatutzeko

 beti prestu ta gertuak;

 etsaiak berriz, hor omen ditu

 «txertu» hitzaileak sartuak,

 moztuko itugu al den azkarren

 zu bezalako «txertuak».

 

 Zergatik bada nahi ote duzu

 gu belaunikatutzea?

 Agian español militarren

 agindua betetzea?

 Kapitalisten «propinatxoa»

 era hortan jasotzea?

 Edo botere puxka zikin bat

 nolabait ere lortzea?

 

 Beti zabiltza telebistetan

 irripar odoltsu batez,

 gezurra duzu armik onena

 egirikan esan bat ez;

 guzti honekin hauxen esaten

 dizugu bihotz-bihotzez:

 Espaiñiako koarteletan

 erreinsertatu zaitez!!

 


inprimatu