Azkarragari espetxetik: Espaiñiako koarteletan erreinsertatu zaitez!
Kaxkagorri
«Negoziaketa eman behar da
azkar, zuzen eta serio»,
Azkarragak hitz horiek bota
bere ahotik jario;
zoritxarrean esaldi horrek
oso usai txarra dario,
baldintza bat dauka: damuketa
zikiña dela merio.
Orain artean, aizu, zergatik
gezurrarengan ixkutu?
Garbi baitago españolekin
dadukazula ezkutu;
haiek agintzen dutena egin
behar ta ezin mututu.
Zure nahia da errefuxiatu
eta presoak damutu.
Errefuxiatu ta presook ez
dugu zertan damutzerik,
Herriarekin bat egirikan
goaz eta ez besterik,
arbaso zarrak agindutako
bidea ondo beterik.
Gu bizi geran arte ez duzu
Euskal Herria saltzerik.
Azkenengoa bota duzu ta
geratu zara lasaia,
«odolezkoak» damututzeko
beharra dutena saia;
zure ondoan aingerutxoak
dira putre eta saia.
Etorkizuna zure zai dago
usteldutako etsaia!!!
Areagotzen hasi dirade
gure aurka erasoak,
«motelak» balirake bezela
len emandako pausoak;
Goiko, «Kirruli» eraman zitun
zuk jarritako lazoak,
erailtzailea bihurtu zara
zu, «pakearen usoa».
Kriston indarra egiten duzu
beti torturaren alde,
eta Joseba Arregi joan
zen ezertxo esan gabe;
Mikel Zabaltza berdin-berdiña,
Iruretagoiena-re,
zu zeu izendatutzen zaitugu
«medalla» horien jabe.
Guk garbi dugu borroka zer den,
zergatik ta zertarako,
zuk berriz ezin ulertu, iñoiz
ibili ez zeralako;
zure barrena nonbait etsita
duzu zure kalterako,
burua makur ta belauniko
aspaldin zabiltzalako.
Gernikan dagon arbolak ditu
kimu berri ta indartuak,
Euskal Herria askatutzeko
beti prestu ta gertuak;
etsaiak berriz, hor omen ditu
«txertu» hiltzaileak sartuak,
moztuko'itugu al den azkarren
zu bezalako «txertuak».
Zergatik bada nahi ote duzu
gu belaunikatutzea?
Agian español militarren
agindua betetzea?
Kapitalisten «propinatxoa»
era hortan jasotzea?
Edo botere puxka zikin bat
nolabait ere lortzea?
Beti zabiltza telebistetan
irripar odoltsu batez,
gezurra duzu armik onena
egirikan esan bat ez;
guzti honekin hauxen esaten
dizugu bihotz-bihotzez:
Espaiñiako koarteletan
erreinsertatu zaitez!!!