inprimatu
Termometroa
Izenburua:
Termometroa
Sinadura:
Kattalin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kattalin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
822.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Termometroa

 

Kattalin

 

 1

 

 Termometra erosi dut

 Pertsona neurtzeko

 Datozten egunetan

 Ongi jokatzeko

 Bestela ezin asma

 Nor aukeratuko

 Ongi pentsatu behar

 Auteskundetako

 

 2

 

 Kontsulta debalde da

 Perikotegian

 Orduak libre dira

 Nahi duzutenian

 Oso iaioa omen da

 «Pistemologian».

 Alperrik joango dira

 Engainatu nahian

 

 3

 

 Gorrotozko akatsak

 Hauek omen ditu

 Aginte grina eta

 Dirua pilatu

 Aprobatzea bada

 Nahi duzuna lortu

 Komuneko zulora

 Azkar, usu sartu

 

 4

 

 Espezialitate bat

 Egin du Errusian

 Agintea neurtzeko

 Ez dago oberikan

 Dirudun gose dena

 Badauka etsairikan

 Horretarako egin du

 Tesisa Amerikan

 

 5

 

 Zentralistak ez ditu

 Begi onez ikusten

 Probatua omen du

 Ez dutela ulertzen

 Liburuak eskatu

 Txikleak bidaltzen

 Hala eskolatzea

 Ez da inoiz burutzen

 

 6

 

 Alferrikan dituzu

 Rekomendatzeak

 Politikan dantzatu

 Nahi baduzu ankak

 Ankak arinak eta

 Zentzudun buruak

 Bestela joango zara

 Saltzera txurroak

 

 7

 

 Lehengo kliente denak

 Arrak omen ditu

 Baita ere emeak

 Nahi lituzke neurtu

 Nonbait saltsa hobeak

 Ikusi nahi ditu

 Oraingo porru jorrak

 Etzaizkio gustatu

 

 8

 

 Bukaeran sari bat

 Miloi batekoa

 Biolentzia zer den

 Behar da saioa

 Definizio zehatza

 Eta betekoa

 Oraindainoko baino

 Askoz argigoa

 

 9

 

 Tribunaleko daude

 Biharko deituak

 Pluton, Saturno eta

 Jupitergo denak

 Obni batean datoz

 Gure lagun onak

 Oraindainoko juezak

 Baino askoz hobeak

 


inprimatu