inprimatu
Nahi balin bagira hil eta salbatu
Izenburua:
Nahi balin bagira hil eta salbatu
Sinadura:
Katcho Hazparnekoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Katcho Hazparnekoa

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1831.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nahi balinbagira hil eta salbatu.

 

Katcho Hazparnekoa.

 

 1

 

 Nahi balinbagira hil eta salbatu

 Arte huntan behar gira konbertitu,

 Bekatu egiteko usaia kitatu,

 Lehenago eginez iurrikitan sartu,

 Ez berritz lerratu,

 Ahalaz beiratu,

 Ongi kofesatu

 Maiz hiltzeaz orhoitu;

 Dembora pasatu eta ez da probetchu.

 

 2

 

 Sortuz geroz guziek zor dugu hiltzia;

 Deusik ez da gure munduko bizia.

 Kita dezagun beraz hemengo auzia,

 Garbiki etsamina gure kontzientzia,

 Bertze munduian da

 Gure justizia,

 Azken zententzia.

 Zer oren tristia!

 Eternitateko penaren luzia!

 

 3

 

 Pena hartaraz geroz ez da libratzerik,

 Eternitateak ez du finitzerik.

 Zenbat arima baden han kondenaturik.

 Sekulan libratzeko ez esperantzarik.

 Hortaz orhoiturik

 Gauden lotsaturik,

 Umiliaturik

 Eta prestaturik

 Noiz nahi partitzeko mundu huntarik.

 

 4

 

 Jainkoak igorriko du zerutik galdia,

 Herioa du bere mandataria:

 Hura jinez geroz juan beharko gira,

 Gure jujatzaileak prest izanen dira.

 Guk egin gaizkiak

 Bai eta ongiak,

 Heien arabera

 Jujaturen gira.

 Memento lazgarriak orduian dira.

 

 5

 

 Andredena Maria, Birjina garbia;

 Zure laguntzaren beharretan gira,

 Ofentsatu baitugu gure gidaria

 Zure Seme Dibino, Jainko Jaun Handia.

 Gaiten umilia,

 Demboraz balia,

 Eternitatia!

 Orhoitzen bagira

 Zeruko portaleak idekiren dira.

 

 


inprimatu