Ama Euskara eta bere Umiak.
Felipe Casal Oteguy.
1
UMIAK
żAma, gaitzen bat aldu
Barrunen sentitzen?
Triste daguela gaur.
Zaigu iduritzen;
AMAK
Ez, umiak, oraindik
Ain gaizki arkitzen,
Ez naiz, banan laguntza
Dizutet ezkatzen
2
UMIAK
Umiak emen gaude
Beti laguntzeko,
Eta gure biyotzak
Zuri emateko;
AMAK
Ni ere emen nago
Zubek maitatzeko,
Eta beso artian
Danak lastantzeko.
3
UMIAK
Zuri gaitz egin nayan
Dabiltza etzayak,
Bana ernai gaude gu
Zaitutzen guztiyak;
AMAK
Elkartasun onean
Zazpi Probintziyak,
Urra bear ditugu
Oyen charkeriyak.
4
UMIAK
Gure aurreko ayek,
Denak baturikan,
Ezagutu etzuten
Ynoiz bildurrikan;
AMAK
Ala da, eta zegi
Ayen bidetikan,
Ez dediyen astutzat
Geldi legerikan.
5
UMIAK
Ama, egingo degu
Alegin guztiyak
Galtzeratu banan len
Naiz utzi biziya;
AMAK
Umiak, arrazoiyak
Du indar aundiya,
Ta Jainkoak egingo
Digu ekadoiya.
6
UMIAK
Orain erregutzeko
Gure Jainkoari,
Bear degu guztiyak
Belauniko jarri;
Bai ere kontu egin
ĦAma! euskarari
Gure lege on eta
Oitura zarrari.
|