inprimatu
Intzaurrondoa eta nere laguntxoa
Izenburua:
Intzaurrondoa eta nere laguntxoa
Sinadura:
Kamino, Miren Eukene
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kamino, Miren Eukene

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
906.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Intzaurrondoa eta nere laguntxoa

 

Kamino, Miren Eukene

 

 Nere etxeko intxaurrondoak

 galdetzen dit egunero,

 zer moduz dago zure laguna

 nire ametsa gauero,

 bihotz maitia desterratua

 esan eidazu hilero,

 nik emango nizuke gustora

 nere etxe barrun bero.

 

 Neure adarrek daukaten poza

 nere enborraren parra,

 sustraietatik dute hasera

 zainetan berriz idarra,

 hazten badira betan intxaurrak

 hil han egongo den harra,

 horretarako egingo iezu

 saietsetikan bi marra.

 

 Aizan Eukene esaindan orain

 non dagoen zuhaitz hori,

 amets bat egin dinat gauean

 intxaurrondoan hi ta ni,

 amets, intxaur ta sustrai, enbor, zai

 dena etxearen zori,

 esan iezaidan egia dela

 ametsa ez dela erori.

 

 Nere barrun-barrungo laguna

 intxaurrondoak esan dit,

 ez omen zaitu aspaldi ikusi

 amets bat dudala zutik,

 zure ametsa egi gadut nik

 poztutzen naiz bihotzetik

 jabetzen joan gaitezen biok

 gauza guzien gainetik.

 


inprimatu