Urtain'entzat iritzi batzuk
Kalonje, Segundo
-1-
Nik baneuka zenbaitek
ainbeste poesi,
eztakiten askori
ulertu-erazi.
Urtain'en goraberak
bear ditut nasi,
gizon baten beldurrez
ori ezta bizi.
-2-
Zuzen sartuak ditu
ogeitalau tiro,
ezagun da almentsu
dagola guztiro.
Bozeuan eztaki
jokatzen eztiro,
apenas Urtain'ekin
dagon oso giro.
-3-
Urtain'ek jipoituak
zenbat gizon mota,
denbora gutxi barru
oñazpira bota.
Askok ez ustearren
indarrean jota,
pruebak ederki asko
emana dago-ta.
-4-
Xelebre itzegiten
askotan errez da,
inbiria bueltaka
baitabil itzez-ta.
Orain ikusiko da
Españi'ko pesta,
Urtain'entzako Canal
txota aña ezta.
-5-
Urtain aritz onena,
ta Canal gaztaña,
doi-doi jarritakoa
«Campeón de España».
Ibar'ek ba-darama
aurrera ezpaña,
zenbait asko-jakiñen
gustora ez baña.
-6-
Urtain'ek euskaldunok
nai ginduzke goitu,
bestek eztuen zerbait
doai berak baitu.
Erroma'ra joanda-re
garaille gelditu,
ikusi dute baña
itxu utzi ditu.
-7-
Otsak eztakiela
ezer bozeuan,
Urtain'ekin luzitzen
zailla luzaruan.
Erroma'n izana da
aurten, azaruan,
ai, zeiñen une xamur,
ona pasa duan!
-8-
Zenbaiten iritzian
tranpa eta tongo,
bestela orren errez
ez itukek joango.
Urtain'ek jotakoak
ba-dakite ondo,
iñork esan bearrik
eztute izango.
-9-
Ustez jakintsu askok
egindako zopa,
olako gizon bati
nik eztiot opa.
Danez ere bandera
ta urrezko kopa,
aurki jartzen danean
«Campeón de Europa».
-10-
Probatu omen ditu
mendi ta basoak,
beti ezta komeni
paraje gozoak.
Urtain'ek tiratako
ukabillazoak,
ikaratuko ditu
batalloi osoak.
-11-
Amarengandik etzan
seme aula jaio,
diran gauzak esaten
jardungo natzaio.
Beti zail da ibiltzen
ziur eta iaio,
noizpait makurtutzea
tokatuko zaio.
-12-
Oraindik ba-neukake
zer emana pranko,
baña utziko ditut
beste baterako.
Euskaldun bat sortu da
kondairetarako,
edozein txaldanekin
ez al dute joko.
|