inprimatu
Udazkena
Izenburua:
Udazkena
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
454.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udazkena

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Urri-illaren erdi aldean,

 argia eta leguna,

 pozik etxean artu diteke

 olako bizi-laguna.

 Estimatzea obeko degu

 leial ematen zaiguna,

 ai, aurten ere zein udarazken

 zoragarria deguna!

 

 -2-

 

 Ta, batez ere baserritarrak

 boitzez daukagun poza,

 zerbait anparo ba-dala beintz,

 naiz nai ainbat ezin osa;

 mintasun asko urrutiratu

 ta al bagindezke goza,

 lore betean orain daukagu

 udaberriko arrosa.

 

 -3-

 

 Intxaur, piko ta arto-babarrun

 ta diran sagar aleak,

 premirik iñoiz ez da palta-ta,

 guztiok gera zaleak.

 Itxaropena edukiarren

 izaten dira kaleak,

 orduan ere ez gera oso

 esker on eman-zaleak.

 

 -4-

 

 Gure labore arlote oiek:

 sagar, arto ta babarrun,

 lurraren bidez eltzen diranak

 sei illabeteren barrun.

 Ta egualdiak gaiñetik berriz

 zer nola lagundutzen dun,

 jan-gaia urri degun urtean

 iñoiz esteak alargun.

 

 -5-

 

 Udaberrian esaten zana:

 aurten ez daukagu ezer!

 garagarrillak erdia jota

 parregarri eta oker.

 Baiña geroztik opatzen digu

 makiñabat egun eder,

 bizitarako moduan gera

 udarazkenari esker.

 

 -6-

 

 Gertatzen dana ikusita ni

 ixilik nola gelditu?

 txit aulak ziran landare asko

 azkenerako aunditu;

 pentsatzen etzan modura gauzak

 dotore erremeritu,

 nai duenean orrek okerrak

 errez zuzendutzen ditu.

 

 -7-

 

 Emaleari esker ematen

 gogoz asiko bagiña,

 orretarako bear genduke

 boitzez maitasun piña.

 Argaltasunak galerazten du;

 ez gera irixten diña,

 gu kapaz gera gaizki artzeko

 askotan ondo egiña.

 

 -8-

 

 Alguztidunak ematen digu

 guk merezi degun aiña,

 orain dijoan bolara onek

 ba-dirudi esne-gaiña;

 eguna joan da, eguna etorri,

 auxe udazken apaiña!

 Ipintzen digu nun eguzkitu,

 ez gera aseko baiña.

 

 -9-

 

 Txantxangorriak txio-txioka

 egun sentian ertzean,

 geroxeago kantari berriz,

 bat bai zugaitz bakoitzean;

 udara-azkena ez dute uzten

 oiek aztuta atzean,

 kuxkurxeago ibiltzen dira

 negu gogorrak jotzean.

 

 -10-

 

 Giro onaren indarrarekin

 nabaitzen danean sasoi,

 bakoitzak bere jatorriari

 ematen dio arrazoi.

 Euskalerriko txoritxoetan

 nabarmentzen dana bat oi,

 udara-azkenak txantxangorria

 noizpait jarri zuen patroi.

 


inprimatu