inprimatu
Sarri bertso-jartzalle
Izenburua:
Sarri bertso-jartzalle
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
347.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sarri bertso-jartzalle

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Sarri bertso-jartzalle

 «Xenpelar» zanari,

 nik ere ezarri nai

 zerbait berari.

 Aitamena jendeak

 ba-dauka ugari,

 eztiot txarra zanik

 entzuten iñori;

 poz ematen neri

 aditzean ori

 jarri nai det guri

 sendo eta lodi,

 zeruko sukaldean

 gertatu bedi!

 

 -2-

 

 Eun urte il zala ta,

 atzo iruditzen,

 «Xenpelar» aitatzea

 ez naiz arritzen.

 Ezta nere burura

 bakan etorritzen,

 orregatik asi naiz

 bertsoak jarritzen;

 gauz oiek berritzen

 artzaz errukitzen

 biotza irrikitzen

 zein ezta egarritzen,

 lantegi xamurrean

 ez naiz arkitzen.

 

 -3-

 

 Bat nola joan diteke

 lan zallaren billa?

 zenbaitek esango dit:

 ez aiz abilla.

 Baña nik ikusten det

 leku biribilla,

 eman ezkero beintzat

 bear dan kurpilla;

 «Xenpelar» mutilla

 aren bertso pilla

 lau edo bost milla

 au jakin dedilla!

 txit zar baten sonadan

 gazterik illa.

 

 -4-

 

 Ogeitamalau urte

 munduko bizia,

 batere beste gabe

 dana guzia.

 Ni ala nago beintzat

 adierazia,

 «Xenpelar» etzala txit

 gizon itxusia;

 aren malizia

 gogor justizia

 ortara ezia

 xamur ikasia,

 ai, zenbat txalo soñu

 irabazia!

 

 -5-

 

 Errenderi'ko seme

 kantari argia,

 zenbat aldiz poztua

 Euskalerria.

 Ai, ezagutu banu

 aren arpegia!

 zer-nolakotsua zan

 pentsatzen det ia;

 zuen etorria

 lasai iturria

 berez jatorria

 aitormengarria,

 errespetu aundiko

 bertsolaria.

 

 -6-

 

 Bertso jartzen gogotik

 altxea zan gora,

 nork ala probetxatu

 gazte denbora?

 Artan jarraitutzerik

 etzuen gerora

 il zanean kantari

 ezin joan iñora;

 len iñoiz gustora

 bere arrastora

 ta gu oraingora

 obe izango da,

 gero noizpait joateko

 bere ondora.

 

 -7-

 

 Nunaitik datozkigu

 «Xenpelar'en» otsak,

 eun urteren burura

 eztira motzak.

 Asko goibeldu zuen

 aren eriotzak,

 neri ere paketan

 ez uzten biotzak;

 bota ditut lotsak

 zertan egon otzak

 albiste zorrotzak

 zail da on danontzat...

 «Xenpelar» jotzen dute

 geienak ontzat.

 

 -8-

 

 Doñu mota askotan

 egin zuen lana,

 errez moldatzen baita

 iaioa dana.

 Gizon gaztea zala

 zuten eramana

 an ere izango da

 bertsolari fama;

 artzen badu kalma

 berekin du arma

 aita eta ama

 noiznai beregana,

 zorionean bego

 «Xenpelar» zana!

 

 -9-

 

 Zenbat santu ta santa,

 kantuz edertuta,

 arek jarri zituen

 gogoratuta.

 Bai gai polit askoak

 bereganatuta,

 eun klase gutxienez

 danak banatuta;

 itz danak neurtuta

 nago ulertuta

 iñoiz beartuta

 gogoan artuta,

 Il zan makiñatxo-bat

 bertso sortuta.

 

 -10-

 

 «Xenpelar'en» kondaira

 sartzen zait barrena,

 abenduko illaren

 zortzigarrena;

 munduko izaera

 bukatu zuena

 ori oroitutzean

 etortzen zait pena;

 ain gizon zuzena

 Frantxisku izena

 abesteko sena

 al zuen maizena,

 beñere paltik gabe

 ark almazena.

 

 -11-

 

 Frantxisku'ren gorantzak

 atsegiñak oso,

 nik ere apurtxo bat

 nai nuke jaso.

 Berarentzat mesedez

 diranak akaso,

 leku txarren batean

 ezpadago preso:

 ara nik eraso

 emendik eroso

 al dan aña bertso

 denborean mantso...

 «Xenpelar'en» kontuak

 etziran atzo.

 

 -12-

 

 Orra amabi bertso

 «Xenpelar'entzat» nik,

 eztakit ondo edo

 gaizki daudenik.

 Iñork ezpadu artzen

 gogo txarrez penik,

 ustez eztet eragin

 kalterako lanik;

 alako gizonik

 gazterik il zanik

 azkarra izanik

 au egin zuenik,

 eztiot ukatutzen

 bertsoen famik.

 


inprimatu