inprimatu
Illargirako asmotan
Izenburua:
Illargirako asmotan
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
301.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Illargirako asmotan

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Illargira begira

 dago gaur mundua,

 ainbat milla urtian

 len lo egondua.

 Orain esnaratuta

 ez da berandua,

 ara joateko dute

 txit asmo sendua.

 

 -2-

 

 Errusitarrak eta

 Amerikanuak,

 aruntza dijoazenak

 gogor da sanuak.

 Probatu nai dituzte

 ango platanuak,

 ezpazaizkate oker

 irteten planuak.

 

 -3-

 

 Mundutik nai luteke

 illargira jeiki,

 bientzat bai ote da

 biar ainbat toki?

 Ezpadira konpontzen

 nai bezin egoki,

 zer gertatu diteken

 Jaungoikoak daki.

 

 -4-

 

 Amerikanua ta

 Errusia berdin,

 lan beldurgarrizkuak

 nai dituzte egin,

 Alkar maitatzen dute

 biak txuri-urdin

 zein magusituko dan

 nork daki illargin.

 

 -5-

 

 An ez ote du iņork

 sentitutzen miņik?

 Edo... ez ote dago

 odolez egiņik?

 Emenguak dabiltza

 iritxi eziņik,

 oraindik ez diote

 arrapatu zaiņik.

 

 -6-

 

 Orain jakintsu asko

 nola ari dian,

 ez ditugu ikusten

 begien aurrian.

 Emendik aldeginda

 ainbeste bidian,

 amaika egun pasa

 dituzte aidian.

 

 -7-

 

 Lurretik berezita

 milloika leguan,

 amaika egun nubait

 igaro eguan.

 Gizonaren buruan

 orain zer daguan,

 biurrikeri asko

 dabizki goguan.

 

 -8-

 

 Urrutira joateko

 bildurrik ere ez,

 aparatuan sartu,

 ura dute babes.

 Ez dakit denborarik

 pasa duten gabez,

 baņa illargiratzen

 ez daukate errez.

 

 -9-

 

 Gizona dabill orain

 aurrerapen aundiz,

 nik esaten dedana

 makiņa bat aldiz.

 Len ibiltzen zirala

 oņez eta zaldiz,

 al zuten bezelaxe

 errekaz ta mendiz.

 

 -10-

 

 Orain errekak utzi,

 mendiak ere bai,

 Illargira joateko

 gizonak daude gai.

 Ta beste asko berriz

 erreparuan zai,

 bizitza eztitsuan

 or dabiltza lasai

 

 -11-

 

 Illargian nai dute

 arki Amerika,

 orregatik dabiltza

 berari zirika.

 Ezer ez dan tokian

 bueltaka korrika,

 naiko bildurrarekin

 alkarri segika.

 

 -12-

 

 Maitasun aundirik ez

 alkarrenganako,

 uste det ortatixe

 dabiltzala plako.

 Ez ez-kain da buruz

 illun daudelako,

 jatorrizko gaitz ori

 degu sekulako.

 

 -13-

 

 Illargiak etsaiak

 orain ba-daukazki

 danak joan nai luteke

 ondo edo gaizki.

 Berak erakusten du

 ispillurik aski,

 Jainkoaren eskutik

 dabillela, noski.

 

 -14-

 

 Arriturik daukate

 Jaungoikoa bera,

 ta ikusi nai ditu

 gora eta beera.

 Gizona nola ez dan

 oso biotz-bera,

 ia ekartzen duten

 danen bukaera.

 

 -15-

 

 Uste det gabiltzala

 arrixku txarretan,

 ezin kabitu dira

 munduko lurretan.

 Gizonak sartu nai du

 Illargi orretan,

 ez dira ibiliko

 noski, gezurretan.

 

 -16-

 

 Mundu ontan ba-dago

 naiko katramilla,

 galanki gastatuaz

 urrutira billa.

 Ori ontzat artuta,

 beste zenbat milla?

 Jainkuak nai duena

 ala izan dedilla!

 


inprimatu