inprimatu
Donostiari
Izenburua:
Donostiari
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
427.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostiari

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Zerbait iritzi irten nai luke

 Donosti zarra, zugandik,

 berriak ere ez du merezi

 esker gaiztorik iņundik.

 Maitasunaren bultzadarekin

 datorkidana barrendik,

 pixkabanaka azalduko det,

 denbora dago oraindik.

 

 -2-

 

 Donosti zarrak bere barruan

 toki politak ba-ditu,

 jende bolara datorrenean

 danak or ezin kabitu.

 Berria askoz aundiago da,

 ara pixka bat partitu,

 dotoreago moldatzen danik

 nik beintzat ezin arkitu.

 

 -3-

 

 Danen gustora ezin itzegin,

 au da demontrezko lana,

 ni baiņo gizon azkarragoak

 ederki daukate jana.

 Gipuzkoako uriburua,

 gauza bat gertatzen dana,

 politenetan polita dala

 aspalditik dauka fama.

 

 -4-

 

 Bazter dagoen gain batetikan

 ni egoten naiz begira,

 goitikan beera etxe bikaiņak

 ta asko ikusten dira.

 Urgull izena duen menditik

 dago itxas alderdira,

 Jesus daukate ara jasoa

 Donostiaren guardira.

 

 -5-

 

 Makiņabatek joera ba-du

 gogoz Donosti zarrera,

 len izan ez dan atzerritarrak

 lendabiziko sarrera;

 patrikadatik ondo badago

 ez dator leku txarrera,

 naiz len sekula ezagutu ez

 egingo zaio arrera.

 

 -6-

 

 Beste guziak beste dirala,

 Alejandroren bodegan,

 eskalleretan beera sartuta

 zenbat lagunek jan da edan!

 Zuaitzetatik lurreratzen dan

 txori talde baten eran,

 atzera berriz gora irten nai

 asteko zorian egan.

 

 -7-

 

 Iduritutzen baldin bazaizu

 moduz antzean jaterik,

 ez beintzat pentsa beste iņora

 gauz orrengatik joaterik.

 Jendea ondo serbitu arte

 ez du itxiko aterik,

 Jainkoak bestek ez daki ondo

 Martiņen borondaterik.

 

 -8-

 

 Nere bertsoak, nai dituenak,

 irakurri ta ikasi,

 bestela berriz gauza erreza,

 lantegi ontan ez asi.

 Nik dakidana Mertin dagola

 bodegoi ortan nagusi,

 azpi-azpitik leku txarrean

 zaiņak ez ditu itsatsi.

 

 -9-

 

 Lana egiņaz irabazteko

 ez dago modu txarrean

 beste geiago edukiarren

 beregandikan urrean.

 ei edo zazpi metro geienez,

 bat bestearen aurrean,

 barraren paltik ez dauka orain

 iņork Donosti zarrean.

 

 -10-

 

 Itxaropena oparo dago

 nunai aurtengo urtean,

 jendea lasai elduko dala

 kale guziak betean.

 Guretzat ere mesede da-ta,

 zuentzat ez da kaltean,

 nere esanak onartu, Martin,

 ta lagun izan gaitean.

 

 -11-

 

 Ezin liteke asko luzatu

 nere jakinduri motza,

 dan bezelaxe au aitortzeko

 nik zertan bear det lotsa.

 Donostiaren edertasunak

 nola pozten dit biotza,

 leku askotan entzuten dala

 diote beraren otsa.

 

 -12-

 

 Donosti zarra, alpatzen zaitut

 maitasun beroz azkenik,

 zuretzat ez det erabili nai

 min emateko eztenik.

 Premirik gabe zertan beartu

 zarrenik eta gaztenik,

 asko moduzko dollorkeririk

 apalarentzat ez det nik.

 


inprimatu