inprimatu
Deabruaren beldurrez
Izenburua:
Deabruaren beldurrez
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
401.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Deabruaren beldurrez

 

Kalonje, Segundo

 

 Geroko zerbait gogoratuta

 ni aurkitzen naiz kezkati,

 ondo ezin det ikusi baiņa

 begira nago gauz bati;

 mundu ontako arrokeria

 atsegingarri ez beti,

 aurrerapenak iritxi arren

 radio edo irrati,

 bear genduken apaltasuna

 askok daukagu urruti.

 

 Deabruaren pentsamentuak

 indartu dira benetan,

 orregatikan dabil jendea

 jazkera nabarmenetan.

 Gaiņerakoan ez naiz arritzen,

 baiņa bai euskaldunetan,

 moda politak jarri dituzte

 emakumeak gonetan,

 ontaz aurrera ezta izango

 tontorik mundu onetan.

 

 Urrutitikan ekarri dute

 Euskalerrira jazkera,

 urte mordo bat daukagunok gu

 oso konporme ez gera.

 Azken arnasak gertu dauzkagu

 egun batetik bestera,

 deabru xarra omen dijoa

 lan xelebrea astera,

 beste izkuntzak len mentzututa

 orain, azkenik, -euskera.

 

 Jantzi politak ikusi dira

 emen aurtengo udaran,

 gorputz geiena bixtan jarrita

 zeiņen gustoko moda dan!

 Deabruaren dollorkeriak

 egon bear du bolaran,

 gaztedi dana libertituaz

 bere asmozko patxaran,

 anima zuzen salbatutzeko

 azer nolako martxa dan!

 

 Lendabiziko guraso zarrak

 Adan da Eba'rengandik,

 guk dabilkigun argaltasuna

 jatorriz deguna andik;

 debekatuta dagon gauz goxo,

 sagradu ortatik jan dit,

 argitasunik ez ote dator

 gure burura iņundik,

 deabru zarra indarberritzen

 ari ote da oraindik?

 

 Mundu ontako gozotasuna

 aberatsaren aldetik,

 mingarritasun geiago dago

 beartsuaren taldetik.

 Deabru zarra danotzat dago

 zirikatzeko albotik,

 ezin ukatzen asiko gera

 ikusten dana aldetik,

 bestera ezin daerizkio

 suge maltzurraren aotik.

 

 Deabru zarra sugearekin

 sartu zan Paradisuan,

 Adan da Eba galtzeagatik

 gorrotu biziko suan.

 Jaungoikoaren aurkako lana

 an eragiņazi zuan,

 beste modu bat bear zutena

 beren bizitza osuan,

 pekaturikan ezpazan sortu

 txit izaera gozuan.

 

 Azken ordua datorrenean

 nork eztu izango kezka?

 ta eztaukagu aldegiterik

 babes batera igeska.

 Entzunak gaude zeiņi ta nola,

 nai baldin bazaio eska,

 baiņa askotxok kontzientzia

 iraulirikan trabeska,

 mingaiņarekin Ģezer eztalaģ

 esaten oso errez da.

 

 Goiko urdiņa eta izarrak

 eguzkia ta illargi,

 urruti samar dabiltza baiņa

 ikusten ditugu garbi.

 Jaungoikoaren esku zuriak

 egiten digute argi,

 bazterretikan agertu arren

 jartzen dira erdiz-erdi,

 gauz oiek danak bakarren batek

 egin zituan aspaldi.

 

 Gogota mendi zoragarrian

 Jesus ona il zanean,

 erreztasuna ipiņi zuan

 guretzat mundu danean.

 Zerura sartzen oso xamurra

 ezpadare zuzenean,

 eriotzaren beldur-dardara

 asarre datorrenean,

 animatxoa gerta dedilla

 Jainkoaren izenean.

 

 Mesias juez jartzen danean

 edo epaille maikoa,

 bear bezela bereziko du

 bakoitza bere gaikoa.

 Nola daukagun irakurrita

 beekoa edo goikoa,

 bi aldetatik agintzaille bi,

 deabrua ta Jainkoa,

 pekatariak an izango du

 larritasuna naikoa.

 

 Eztakit zenbat eunki diran nik

 deabrua sortu zala,

 Jainkoak zuzen egiņagatik

 okertu zan berez ala.

 Zerbaitegatik dabilkigu guk

 pekatarien azala,

 Garbitokian utzi nai nuke

 erru guzien gezala,

 komeni bada, Jesus umillak

 beregan artu nazala.

 


inprimatu