inprimatu
Bertsoak ipiñi nai
Izenburua:
Bertsoak ipiñi nai
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
298.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsoak ipiñi nai

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Bertsoak ipiñi nai

 dizkiot «Bilintx'i»,

 ark merezi bezela

 ni ezin iritxi.

 Ura bezelakoak

 izan dira gutxi,

 au aitortu nai azik

 ez ezpañak itxi.

 

 -2-

 

 Eun urte gutxienez

 noski, ba-dirala,

 «Bilintx'en» bertso asko

 azaldu zirala.

 Nik ere egingo det

 nere egiñala,

 esanaz «Bilintx» ona

 bertsoetan zala.

 

 -3-

 

 Indalezio izena,

 gero Bizkarrondo,

 bertso politak jartzen

 ba-zekien ondo.

 Zeruan ez dagonik

 ez nuke esango,

 an ezpadago ere

 ez al da joango?

 

 -4-

 

 Zeruen dagoela

 baldin banekike,

 arek egin zuena

 alegindu nik-e.

 Inpernuan ez dala

 ziur esan leike,

 bakoitzak erregutu

 «salve» bat bedeike.

 

 -5-

 

 Zar zarra etzan gorde

 mundu onetatik,

 berrogeitabost urte,

 sei beñepein betik.

 Gurutze Santuaren

 señaleagatik,

 zeruan baldin bada

 ez dio inportik.

 

 -6-

 

 Erreztasun bikaña

 ba-zuen beregan,

 bai egin ere zerbait

 zoragarrizko lan.

 Zuzmurrak ba-ditugu

 zeruan ote dan,

 aren antz-antzeko bat

 bai omen dabill an.

 

 -7-

 

 Nola egon ninteke

 ni orain ixilik,

 izparringiak dauzkat

 nunaitik zintzilik.

 Norbaitek iritzia

 galdetuko balit,

 nik aren bertsoak jo

 eder eta polit.

 

 -8-

 

 Irakurri ta gero

 ausnartu banaka,

 itz eztitsu, politik,

 jarrita ba-dauka.

 Pillatik bazterrera

 nolanai tiraka,

 alakoak ez dira

 izan amarnaka.

 

 -9-

 

 Zerizkion guzian

 beti bertso jartzen,

 barrengo maitasuna

 norbaiti agertzen.

 Neskatx ederreneri

 loreak botatzen,

 Euskalerria gutxi

 etzuen ondratzen.

 

 -10-

 

 Xamur artzen zizkion

 gauz askori gañak,

 iñoiz adoratuaz

 neskatxen ezpañak;

 bertsoetan jartzeko

 ain lore apañak,

 urrezkoak zituen

 ark buruko zañak.

 

 -11-

 

 Arek apaindutako

 makiñatxobat itz,

 gure oroitza ontan

 agoz-ago dabiltz.

 Amets bat egin det nik,

 ai, egia balitz!

 oraindik bizi dala

 Donostia'n «Bilintx».

 

 -12-

 

 Ai, bizirik balego

 «Bilintx» oraindikan,

 ez igasi joan ere

 neskatxengandikan.

 Niaz urte asko izan

 onera andikan,

 maitatuko lituzke

 biotz barrendikan.

 

 -13-

 

 Atsegin auxe zuen

 lenengo itzetik,

 etzan galdukerian

 ibiltzen atzetik.

 Neskatxak maitatzeko

 biotz-biotzetik,

 Jesus'ek agindua

 zuen gurutzetik.

 

 -14-

 

 Neskatxak bezelaxe

 maitatu eliza,

 ondo sinisten zuen

 Jaungoikoan itza.

 Zerutikan datozen

 milagroen gisa,

 arek azaldu zuen

 bere jatorritza.

 

 -15-

 

 Donosti'ko seme bat

 ain neskatx maitea,

 Jaungoikoak nai nunbait

 ala izatea.

 Samintasunez daukat

 biotza betea,

 omenaldi bat ari

 gaur ez egitea.

 

 -16-

 

 Esker Jaungoikoari,

 «Bilintx'i» graziak,

 dakizkidan apurrak

 ari ikasiak.

 Gaude entzunak eta

 ondo ikusiak,

 etzituela jarri

 bertso itxusiak.

 

 -17-

 

 Ontantxe ziur nago,

 dagola urruti,

 ta ni ara joateko

 bainabill beldurti.

 Zerbait eskeñi nai-ta

 or nenbillen beti,

 bertso-jartzalle polit,

 «Bilintx» zana bati.

 

 -18-

 

 «Bilintx'en» lan politak

 dira ezaugarri,

 nik iñoiz gogoz asko

 ditut irakurri.

 Zor nizkionak ziran

 aspaldian ari,

 ta orra emezortzi

 bertso artzaz larri.

 


inprimatu