inprimatu
Baserriko kontuak
Izenburua:
Baserriko kontuak
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
375.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserriko kontuak

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Gauzik onena degu

 Jaungoikoa jabe,

 negua igaro du

 lan giro gabe.

 Bere gogoa, noski,

 izango da obe

 lur-sagar asko asko

 egiñak ez gaude;

 lan geiago ere

 atzean or daude

 alperrak dotore

 kontzientziz more,

 gorputzak itxoiña

 baitu mesede.

 

 -2-

 

 Negua joan eta

 orain Udaberri,

 egunak luzatuaz

 zuzen etorri.

 Patatik ezin egin

 ta gabiltza larri,

 nekazariarentzat

 baita lotsagarri;

 disgustua sarri

 nunaitik ezarri

 begira gauz orri

 kale ta baserri,

 guretzat dago zenbait

 ixtillu gorri.

 

 -3-

 

 Baserritar gazteak

 esanaz dabiltza,

 «kalera joan beagu»,

 lenengo itza.

 Gezurretan eztet nai

 iñorekin mintza,

 ezpaitet alakoa

 kopeteko mintza;

 au al da bizitza?

 beartsu gabiltza

 etorri murritza

 sendotutzen gaitza...

 asko uzten ari da

 nekazaritza.

 

 -4-

 

 Aundia txikiari

 gogor arrapazka,

 orrekin artzen det nik

 askotan nazka.

 Lendik egiña dago

 guretzako aska,

 beti lotuta gaude

 ezin gera aska;

 buruari azka

 makiñabat kezka

 zuzen ezin eska

 iñoiz aldrebeska,

 norabait joan bearra

 dago igeska.

 

 -5-

 

 Mendi aldetik dator

 asko goitik beera,

 bizitza xamurrari

 artu nai era.

 Mundu ontan ortara

 alegintzen gera,

 irixten bada beintzat

 onena da bera;

 daukagun aukera

 ez utzi larpera

 alperrik galtzera

 jarraitu aurrera,

 biotzez maitatuaz

 beti euskera.

 

 -6-

 

 Danak berdin jotzerik

 eztaukagulako,

 indarrekoak ere

 ba-daude pranko.

 Itxaropena ba-det

 oiekin geroko,

 gezurrezko soiñurik

 eztet aterako;

 arloteak kako

 bizimoduz plako

 egia dalako

 ezpalute joko,

 errukia nun dago

 orretarako?

 

 -7-

 

 Indartzen ari dira

 txillar eta sasi,

 baserriko legeak

 erabat nasi.

 Emen zer eldu zaigun

 ez al da ikusi?

 langilleak aituta

 alperrak nagusi;

 makinak erosi

 eztago itxusi

 oiek ondo ezi

 lan egin-arazi,

 asko nekatu gabe

 dotore bizi

 


inprimatu