inprimatu
Aurtengo Xenpelar sariketari
Izenburua:
Aurtengo Xenpelar sariketari
Sinadura:
Kalonje, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalonje, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
502.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurtengo Xenpelar sariketari

 

Kalonje, Segundo

 

 -1-

 

 Xalbador'en lan ori

 nai duenak ondu,

 bertsoak jartzen arrunt

 zaigu nabarmendu.

 Ziur samar zebillen,

 eztiote kendu,

 zan saririk onena

 berak eraman du.

 

 -2-

 

 Oben egiten badet

 gogoak emanda,

 gero barkatuko dit

 apaizak esanda.

 Xalbador'en izketa

 gustatuko zan da,

 saririk bikaiņena

 mugaz aruntz joan da

 

 -3-

 

 Galdorrean gelditzen

 egiņikan modu,

 ortara irixteak

 ontasuna ba-du.

 Kapitantza artuta

 besteak soldadu,

 jarraituko dizute

 zuzen eta ondradu.

 

 -4-

 

 Xalbador ikusi det

 Donostian bitan,

 gizon piņa ote dan

 dirudi begitan;

 pruebak emanak dauzka

 amaika tokitan,

 bertsojartzaille orain

 guztien kapitan.

 

 -5-

 

 Bertso arazo ortan

 ezta gizon leia,

 pentsatu igerrita

 askotxo daudela;

 erespetatu zagun

 apaiz bat bezela,

 Euskalerririk maite

 eztegu bestela.

 

 -6-

 

 Ankean min duenak

 egiten du erren,

 berak erakusten du

 zer aje dakarren;

 Matxain eta Olea

 onak izanarren,

 izendatua dute

 Aierbe bigarren.

 

 -7-

 

 Irugarren Olea

 izango da, noski,

 berarengatik esan

 bear ditut itz bi.

 Bertso bikaiņak erruz

 nunai badaukazki,

 pixka bat ulertuta

 ausnartzea aski.

 

 -8-

 

 Matxain'ek eztakit nik

 zer izango duan,

 edo zer ipui klase

 pentsatzen daguan;

 txit alai ikusten det

 nik nere albuan,

 ia bera jartzen dan

 lenen urrenguan.

 

 -9-

 

 Amasei gizonek or

 artu zuten parte,

 Xalbador da txapeldun

 berriz kendu arte.

 Bertso oiek eztira

 euskaldunen kalte,

 gure sorterri zar au

 bear degu maite.

 

 -10-

 

 Urepel'eko seme

 apal, bioztuna,

 ontzat artutzen degu

 guk zuk diozuna.

 Gorputzera sartutzen

 dezun poztasuna,

 animarentzat ere

 baita osasuna.

 

 -11-

 

 Zorionak giņezka

 gure Xalbador'i.

 egal askotatikan

 joango zaizka sarri.

 Badakigu jakintzan

 etzaudela urri,

 bertsorik ederrenak

 berriz ere sarri.

 


inprimatu