Alkarrizketa
Kalonje, Segundo
Kaxianok:
Pello joxe, zuk entzun
gaur neri arretaz,
itzegin bear dizut
lasai-lasai, betaz.
Lorearen ondoren
osatzea lekaz
gauza ona litzake
naiz iritxi nekaz,
beti ibili gabe
teman edo setaz.
Pello Joxe:
Ontzat artzen dizut nik
esan didazuna,
ortarako bear da
biotz-maitasuna.
Askok ez al daukagu
urrutira juna?
eman bear didazu
orren erantzuna,
ia xuspertutzen dan
nere osauna.
Kaxiano:
Diozu etzaudela
oso osasuntsu,
askotxok dabilkigu
gaur gaitzaren kutsu;
ur garbiari utzita
puztzu-zuloz putzu,
argalak geralako
askotan beartsu...
xuxpertuko zera-ta
eskua ekatzu.
Pello Joxe:
Poz ematen didazu
gauz oiek esanda,
ortan oitua nago
elizara joanda.
Jarri lege berriak
ta modaren txanda,
mundu ontan ba-dago
gaur naiko demanda,
xuxpertuko ote naiz
eskua emanda?
Kaxiano:
Zu oitua zaudela
eskua ematen?
itxurak egitera
ezpazera joaten.
Maitasun apal ori
ez dedilla eten,
joan dan urtean baiņo
sendoago aurten,
animatik aditu
zer esaten duten.
Pello Joxe:
Ondo esaten dana
ziņetan aditu,
lagun urkoangana
biotza kupitu.
Lendik ere dotriņak
beartutzen gaitu
gogor egin naiean
ez burua goitu,
Jesusek bezelaxe
umil obeditu.
Kaxianok:
Aita Santua ere
dabil munduz-mundu,
ejenpluak ematen,
nai duanak ondu.
Agintzen duana da:
ez besteri kendu,
premian dagonari
albada, lagundu,
gauza ona litzake
egingo bagendu.
Pello Joxe:
Besterena nai orrek
sortzen baitu gerra,
pakea izateko
ez da lan ederra.
Langillek eginda
gozatu alperra;
bide ortatik dator
munduko okerra,
Jesusek ortarako
egin al zun lerra?
Kaxiano:
Ler egin da gaiņera
odol danak utzi,
maitasuna nola dan
or bai erakutsi.
Amarretatik zortzik
sinistamen gutxi;
goraldu bearrean
ankapera jetxi,
lagun daukagulako
Inpernuko Patxi.
Pello Joxe:
Orrentxengatik gaude
izaki nastua,
maitasuna bear da,
nun degun aztua.
Kontzientzia berriz
kelarrez beztua,
askotan iritzia
arrunt berdoztua,
Jaungoikoaren itzik
ezin sinistua.
Kaxiano:
Mundu au omen dabill
millaka urtean,
jendea jarri zaio
gain dana batean.
Txarretik bai ugari,
on gutxi tartean;
bereziko gaituzte
egunen batean,
Josafateko zelai
santura joatean.
Pello Joxe:
Eraman bearko du
nork bere puntua,
gauz ori ziur dago,
eduki kontua.
Beldurra izateko
atarramentua,
zerorrek egiņa da
gure talentua,
gutaz erruki izan
Jaungoiko Santua.
|