inprimatu
Deabruaren istilluak
Izenburua:
Deabruaren istilluak
Sinadura:
Kaime, L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kaime, L

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
1

Deabruaren istilluak

 

L. Kaime

 

 Eguntxo batez or atera zen

 Luzifer beltz bere su'tik.

 Jaungoikoari da atrebitzen

 Mintzatzera begi txarrik.

 

 "Zure 1ur ortan badezu, Jauna,

 Asko oyes den erri bat:

 Eman nazazu, arren, baikuna

 Urbilltzeko arrenganat".

 

 Satan orduan arin da jausten

 Euskeldun onen artera:

 Bañan mendi oik dute izutzen,

 ¡Zeru'en urbil baitira!

 

 Bai alai ere etxe batean

 Sartzen da goiznabar batez

 "¡Ples! ¿Ote da norbait etxean?"

 Dio berr'abotz erdoillez.

 

 Gizon gazte bat azkar bipillik

 Agertzen zaio atera:

 "Goiko-Jaunari otoitz eginik

 Orain ginazan ogera".

 

 Satan itz oiek dute erotu.

 Agudo du laster egin!

 Bidean nai luke aurkitu

 Orain norekin itz-egin.

 

 Aldapa murritz soil bati gora

 Naski eldu da or norbait

 "Jainkoak dizula gau on bat, Jauna!"

 ...Iges yoan da norapait.

 

 Mendi txar otan gauz onik ez dek:

 Goazen karrika aldera,

 An errexago ibilliko dek

 Ire Infernu-bandera.

 

 Lenen-lenendik eldu gazteri

 —"¿Nun dira mutil gazteak?"

 —"Bai, denak emen pillotan ari

 Zaizkigu gure mutillak".

 

 ¡Ai! Ez dek ori infernu-josta.

 Joka orain nexkatxeri

 Oyen artean andigo baita

 Jantzi apaindura ori.

 

 Nexken ondora or da urbilltzen

 —"¡Astoa! ¿Nun dek txamarra

 Gure maiteak die ibilltzen

 Arbasoen apaindura".

 

 ***

 

 ¿Zer dira bada kasko gogo ok?

 ¿Nola bildu euskalduna?

 ¡Utz balezate euskaldun orok

 Beren konkor mintzaera!

 

 Beren oiturak lazotuz geroz

 Utz lezakete fedea:

 Bañan or dago azkar eta poz

 Zenbait gizonen txedea.

 

 Ber'biotzetan esanik daude:

 "¡Zabal dezagun ARGIA!"

 Burua gora gu emen gaude:

 "¡Salba dezagun Erria!"

 


inprimatu