inprimatu
B. Enbeitari agurra
Izenburua:
B. Enbeitari agurra
Sinadura:
Ajuria, Ireneo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ajuria, Ireneo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
57-58

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


B. Enbeitari agurra

 

Iriazabal, Paulo

 

 Balendin lagun neuk ere zeuri

 pozik bertso abestia,

 gaurko eguna guztiantzako

 dalako pozgarria.

 Ikusirikan zelan herriak,

 eskintzen dautsun saria.

 Ba dakigu, ezin ordaindu

 zuk egiten duzun guztia.

 Euskaldin alde zenbat lan

 ixurita izerdia.

 Euskal ohiturak beti sendotzen

 zabaldu bertso ta euskeria;

 bost seme jator bertsolariak

 bertsolari alabia.

 Lobak: Deunoro, Jesus Mari,

 Ireneo Ajuria;

 beste emakume bat

 bertsolaria

 juan jakun monjia.

 Sendi, auzo, herri t'erbeste

 zenbat herida jasia.

 Gerra osteko lupetza atzeak

 nahiz dirudi ipetargia,

 Balendin zu zinan, benetan dinot

 Bizkaiko eguzkia.

 Urretxindorrak bedeinkatzen zaitu,

 ba daukotala fedia,

 ta bere segidari opa

 osasun eta bakia.

 Siglak itxi, sigletatik

 ba dator asarria.

 Sigla guztien ganetik beti

 dalako gure aberria.

 Aurrera Balentin haundia,

 maitasun iturria.

 Gora Balentin, gora ta gora

 Klara bere emaztia.

 


B. Enbeitari agurra

 

Ajuria

 

 Euskal Herriak ezagutu du

 zure odolaren gradu.

 Nahizta espetxe zigorrak izan

 jarraitu duzu ondradu.

 Etsaien aurka gau eta egun

 hainbat neke ta ordu.

 Abertsale onan itzala beti

 Balentinek dausku zaindu;

 Zintzo jokatu duen gizonak

 bere ordaina behar du (bis).

 


inprimatu