inprimatu
Kurutzetakoen ibil-bidea
Izenburua:
Kurutzetakoen ibil-bidea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
376-378

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kurutzetakoen ibil-bidea

 

 

 GIPUZKOARREZ

 

 1.

 

 Sentenziatu dute

 Jesus maitea

 Gurutzean iltzera:

 ˇO zer penea!

 

 2.

 

 Orain artzen ditu,

 Gurutze batean,

 Gure pekatuak

 Bere gańean.

 

 3.

 

 Emen erori zan

 Jesus gurea,

 Lurra jasotzeko

 Bere aurrera.

 

 4.

 

 żNork esan lezake

 Amaran penea,

 Onela ikusita

 Bere Semea?

 

 5.

 

 ˇGurutzea eramaten

 Nai dezu lagundu,

 Bada emen nai dute

 Lagun bat artu?

 

 6.

 

 Arpegiko izerdi

 Eta odoletan,

 Zapi bat busti du

 Iru dobletan.

 

 7.

 

 Bigarren aldian

 Emen da erori,

 Eta zu żetzera

 Kontuan jauzi?

 

 8.

 

 Pekatuagatik

 Negar egizu,

 Bada nere penak

 Orrek eman ditu,

 

 9.

 

 ˇO pekatuen

 Gauza astuna!

 Irugarrenean

 Jo du emen lurra.

 

 10.

 

 Ona nun daukazun

 Jesus bilosik,

 Burutik beatzera

 Zauriz beterik.

 

 11.

 

 Ońak eta eskuak

 Iltzez josirik,

 Emen dago Kristo

 Penaz beterik.

 

 12.

 

 Emen Jesus il zan

 Gizonagatik,

 Akordatu zaitez

 Orain eta beti.

 

 13.

 

 Gurutze gańetik,

 Bere Amagana,

 Emen jetxitzen da

 Jesus laztana.

 

 14.

 

 Obi berri bat nai da

 Zure biotzean

 Jesue ilak, betiko

 Zu bizi zaitean.

 

 ***

 

 BIZKAITARREZ

 

 1.

 

 Azotez galdu ezkero

 Gure Yesus laztana,

 Kondenau dau Pilatosek

 Krutze baten iltzera.

 

 2.

 

 Lepoen krutze astuna

 Ezarrita daroe,

 Iltzera Yesus laztana,

 Gaizto oker bat legetxe.

 

 3.

 

 Yesus datza luze-luze,

 Lurrean krutzepean:

 Bota dabe zure erruak,

 Aremen nor tzarean.

 

 4.

 

 Negarrezko begiakaz

 Dakuz Amak Semea,

 Galdurik, ta il bearrez

 ˇAu bai zala nekea!

 

 5.

 

 Emen Simon Zirineo

 Laguntzat emon eutsen,

 Kalbariora bagarik

 Yesus il ze lekien.

 

 6.

 

 Beronikak siketarren

 Kristoren izerdia,

 Eun garbian atera dan

 Yaun onen arpegia.

 

 7.

 

 Begira ze astuna dan

 Bekatuen pisua,

 Bigarren aldiz egin dan

 Gure Yesus lurrera.

 

 8.

 

 Yesus alan ikusita

 Negar daigun guztiak

 Bekatu egin izana,

 Alan dirausku berak.

 

 9.

 

 Iru bider yausi Yesus

 Zugaitarrik lurrera;

 Ta żluzatzen ezteutsazu

 Gogor orrek eskua?

 

 10.

 

 Lirio lorak ederez

 Yantzitzen dituzana,

 Geratu da gu yanztarren

 Bilos bilosik bera.

 

 11.

 

 Esku-oinak untziakaz

 Krutze baten yoairik,

 Eskegita dago Yesus

 Minez ilten nigaitik.

 

 12.

 

 Emen iltzan ˇai! gugaiti

 Gure Yesus maitea:

 Ta żzelan minak ezteusku

 Kenduten bizitzea?

 

 13.

 

 Semearen gorpu ilak,

 Untzeak, eta arantzak

 Emon deutsez Mariari

 Min ala guztiz latzak.

 

 14.

 

 Umezurtza triste eginik

 Gaixook lotu gara;

 Obian daukagu Yesus

 Gozo bagarik Ama.

 


inprimatu