inprimatu
Kuku!
Izenburua:
Kuku!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
54.zk.
Orrialdea:
3

Kuku!

 

 Kukuak kantatzen du

 mayarzian kuku (kuku kuku);

 Andirak badituzte

 milla matrikulu (kuku kuku);

 Oyean etzaten dira

 gaxorik daudela

 Estamauko txulotik

 sentitzen dutela (kuku kuku);

 ¿Eta zergatik? (kuku),

 Txokolatia gatik (kuku),

 mama gozua gatik (kuku),

 mixtela gatik (kuku),

 kariñela gatik

 Bizirik ez alaiz jaikiko

 Su eman ta baizik (kuku kuku).

 

 Kuku kanta atxuak

 Ondo aditzen du (kuku kuku);

 Berarekiñ poztasun

 Ona nabaitzen du (kuku kuku);

 Tripako miñ aitzekiz

 Etzanik oyera,

 Ongi egiten dute

 Mintsu'en papera (kuku kuku).

 ¿Eta zergalik? (kuku)

 Piper opi1la gatik (kuku),

 Arkumiaren gatik (kuku).

 Ardo ona gatik (kuku),

 Naparrua gatik;

 Bizirik ez alaiz jaikiko

 Su eman ta baizik (kuku kuku).

 

 Zenbat barren triste du

 Kuku kantak iku (kuku kuku);

 Biotzian askotan

 Nabaitzen du kuku (kuku kuku).

 Ongi senti ezdala

 Esanik askotan,

 Aitzekiz gelditzen da,

 Oi gañian lotan (kuku kuku).

 ¿Eta zergatik? (kuku)

 Mutur okerra gatik (kuku),

 Rape autsaren gatik (kuku),

 Txurruta gatik (kuku),

 Sagardua gatik;

 Bizirik ez alaiz jaikiko

 Su eman ta baizik (kuku kuku).

 


inprimatu