inprimatu
Kristo erregeri agur!
Izenburua:
Kristo erregeri agur!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1104.zk.
Orrialdea:
2

Kristo erregeri agur!

 

 

 Kristo Erregeri Eskualdunek agur,

 Kristo Erregeri agur, agur (berriz).

 

 1

 

 Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak,

 Zuretzat eginak, dira zureak.

 Ureko uhainek, Mendiko oihanek:

 «Kristo, Agur!»

 

 2

 

 Airean doatzan chori ederrek,

 Lurreko ihizi handi hazkarrek,

 Prntzeko loreak, Zeruko izarrak:

 «Kristo, Agur!»

 

 3

 

 Aingeru guzien Errege Jauna,

 Errege're zira Gizonarena;

 Nun da Erregerik. Zu bezalakorik?

 «Kristo, Agur!»

 

 4

 

 Erregen Errege hola zirena,

 Nola othe zira atze egina,

 Zuhauren etchean, Zure erresuman

 «Kristo, Agur!»

 

 5

 

 Tokiz toki zira herrestatua,

 Mihi guzietan laidostatua!

 Ororen Errege, Trufatzen zaituzte

 «Kristo, Agur!»

 

 6

 

 Orotarik kampo errana zira...

 Zato gurekilan Eskual-herrira!

 Zure gira oro, Orai eta gero!

 «Kristo, Agur!»

 

 7

 

 Lur hau oro zuri kendurik ere.

 Zerua gelditzen zauzu halere!

 Zeru hortarat gu, Helaraz gaitzazu!

 «Kristo, Agur!»


inprimatu