inprimatu
"Korrika"
Izenburua:
"Korrika"
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
995.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Korrika"

 

 

 Haizea txistuz dator zerbait du irripa,

 lainoz estali nahirik eguzki irripa.

 Hemen bada borroka bada aztarrika,

 triste dago mendia goibela karrika.

 Helmuga ezin lortuz nahiz joan «korrika»

 

 Euskara eguzkia larri dabil beti,

 argi egin nahiean odeien arteti.

 Zeru zapai horretan bada hainbat pizti,

 denak menderatzea ez legoke gaizki

 «Korrika»ren itzalak balu indar aski.

 

 Besarkada gozoa ifarretik hona,

 pausoz pauso eraikiz zutik prest dagona.

 Sasi mugari ihes egin nahi diona,

 elkarganatutzea horixe bai ona.

 «Korrikak» lotzen ditu Bilbo ta Baiona.

 

 Tarte hortan «korrika» horrenbeste jende,

 arin arin geienak pixuak dezente.

 Irrintzian ohiuaz belarriak tente,

 euskara egonarren erderaren mende.

 Oraindik gugan dabil zutik mendez mende.

 

 Ametsen lurraldea dugu eraikiko.

 agian etsai denak suntsitu betiko.

 Agian Xuberotar guztiok jeikiko,

 zein irrintzi ote da nahi dutena ito?.

 «Korrikan» irrintzia, EUSKARAZ TA KITO!!!

 

 Otsoak jazten dira sarri ardi larruz,

 belardiak bihurtu nahi dituzte lar huts.

 Euskaran alde «gogor» erderazko erruz,

 orrelakoak dabiltz zori txarrez erruz.

 Ez bedi hil dakien mintzo ezan erruz.

 

 Bakoitzak jaso behar dagokion zama,

 hori baztertutzean datza gure drama.

 Ez erabiltekotan aukeran den arma,

 gerra galtzeko ez da gauz oberik asma.

 Seme bagara hiltzen nola utzi AMA?.

 

 Dakitenek mintzatu ez dakinak ikas,

 nihor ez bedi lotsa jakinaren pixkaz.

 Etsaia ez laketu gure ika-mikaz,

 guretzat gozo dena haientzako mikatz.

 Ea sortzen den suak behar hainbat ikatz.

 

 Nire prediku denak behar bada hutsa;

 baina itxaroten dut milakan laguntza.

 Herria gorputz dugu arima hizkuntza,

 banaka ez daiteke bitarik bat bultza.

 Arima maita gabe maitatu gorputza.

 

 Japonen japoneses eta Txinan txinoz,

 norberaren hizkuntza nork gorde ez mimoz

 Gure herrian aldiz gabiltza erdi motz,

 lepoan hartu eta aurrera animoz.

 Goazen euskararekin «korrikan» erritmoz.

 


inprimatu