inprimatu
Urolako trenari
Izenburua:
Urolako trenari
Sinadura:
Aizpurua, Joaquin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aizpurua, Joaquin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1101.zk.
Orrialdea:
43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urolako trenari

 

Aizpurua, Joaquin

 

 Neroni ere Urola hortan

 joaten naiz Azpeitira

 oso gustora joaten naiz ta

 paisajeari begira

 trenak politak dirade eta

 polita da ikusmira

 jarri behar dituzten berriak

 askoz hobeak ez dira.

 

 Tren zahar hori kentzen badute

 neri hustuko zait barrena

 ta txarragoa jarri behar da

 hori degu okerrena

 nere bihotzean dut sartuta

 hain polita degun trena

 hori bait degu Euskalerrian

 daukagun trenik zarrena.

 


inprimatu