inprimatu
Khilo egilearen kantuak
Izenburua:
Khilo egilearen kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1084.zk.
Orrialdea:
4

Khilo egilearen kantuak

 

 

 1

 

 Amikozeko Gilen khilo-egileak

 Etchetik khendu ditu bere langileak.

 Sehi maiteak,

 Zeren galdu dituen irabazbideak.

 

 2

 

 Ez dezake nihon sal khilo, ardatza

 Nagus tu baitzaio gaitz-erdi orratza.

 Moko zorrotza

 Ez da izertu nahi oraiko neskatcha.

 

 3

 

 Elhe biltzen dabila, galtchoina eskuan.

 Laneko gogorikan ez baitu buruan.

 Alfer moduan

 Oihal guti emanez khutcharen chokuan.

 

 4

 

 Gazte irule guti da Eskual-Herrian

 Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian

 Athe hegian

 Oi zer frendak horiek saltzeko ferian!

 

 5

 

 Oraino zembait bada hauzo herrietan

 Iruten hari denik berant arratsetan.

 Bihotz minetan,

 Hobek ez lagundu behar-orduetan.

 

 6

 

 Askotan altchatzen da amasoren boza,

 Bainan ilobak ez du hartu nahi ontsa,

 Lanerat lotsa!

 Arrantze gabe nahi bailuke arrosa.

 

 7

 

 Amak goizean oihu: jaiki hadi haurra;

 Ez-deia aski luze hiretako gaua?

 Har zan haintzurra,

 Itzuli beharra dun baratzeko lurra.

 

 8

 

 Alabak arrapostu ohetik gostura:

 Bego bihar arino haintzurtzeko lurra,

 Arte laburra.

 Joan behar baitut goizik egun merkhatura

 

 9

 

 Zuri galdatzen dautzut, izeba Maria.

 Lakhet lekhu othe da gaztentzat hiria!

 Hain da egia,

 Harat joaiteko badut hainitz gutizia.

 

 10

 

 Horra nola dabiltzan oraiko neskatchak

 Lur-lanetako dira sobera beratzak

 Oi alfer hotzak!

 Akhabo eginen du laster laborantzak.

 

 11

 

 Neskatcha gazte dena itchuraz da abil;

 Esposatu berrian jaunarentzat umil;

 Ondoan zarpil

 Galtzeko zilhoak erdirat ezin bil.

 


inprimatu