inprimatu
Khilo egilearen kantuak
Izenburua:
Khilo egilearen kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
365.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Khilo egilearen Kantuak.

 

 

 1

 

 Amikozeko Gilen kilo-egileak

 Etchetik khendu ditu bere langileak.

 Sehi maitek.

 Zeren galdu dituen irabazbideak.

 

 2

 

 Ez dezake nihon sal khilo, ordatza

 Nagusi baitzayo gaItz erdi-arratza

 Moko zorrotza

 Ez da izertu nahi oraiko neskatcha.

 

 3

 

 Elhe biltzen dabila, galtchoina eskuan,

 Laneko gogorikan ez baitu buruan,

 Alfer moduan

 Oihal guti emanez khutcharen chokuan.

 

 4

 

 Gazte irule guti da Eskual-herrian

 Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian

 Athe egian

 Oi zer frendak horiek saltzeko ferian!

 

 5

 

 Oraino zembait bada ahuzo herrietan

 Iruten hari denik berant aratsetan,

 Bihotz minetan,

 Hobek ez lagunduz behar-orduetan.

 

 6

 

 Askotan altchatzen da amasoren botza,

 Bainan ilobak ez du hartu nahi ontsa,

 Lanerat lotsa!

 Arrantze gabe nahi bailuke arrosa,

 

 7

 

 Amak goizean oihu: jaiki hadi, haurra;

 Ez-deia aski luze hiretako gaua?

 Har zan haintzurra,

 Itzuli beharra dun baratzeko lurra.

 

 8

 

 Alabak arrapostu ohetik gostura:

 Bego bihar artino haintzurtzeko lurra,

 Arte laburra,

 Joan behar baitut goizik egun merkhatura.

 

 9

 

 Zuri galdatzen dautzut, izeba Maria.

 Lakhet-lekhu othe da gaztentzat hiria!

 Hain da egia,

 Harat joaiteko badut hainitz gutizia.

 

 10

 

 Horra nola dabiltzan oraiko neskatchak

 Lur-lanetako dira sobera beratzak

 Oi alfer hotzak!

 Akhabo eginen du laster laborantzak.

 

 11

 

 Neskatcha gazte dena itchuraz da abil;

 Esposatu herrian jaunarentzat umil;

 Ondoan zarpil

 Galtzetako zilhoak erdirat ezin bil.

 

 


inprimatu