inprimatu
Khantu berria Eskualdunen gainean
Izenburua:
Khantu berria Eskualdunen gainean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
224.zk.
Orrialdea:
3

Khantu berria Eskualdunen gainean

 

 

 1en BERTSUA

 

 Nahi daitzuet, yaunak, bi bertsu khantatu,

 Aire zahar bat behar duzue aditu.

 Lehengo Eskualdunez

 Noha mintzatzerat,

 Bai eta egungoez

 Zerbait erraiterat.

 

 2en BERTSUA

 

 Gure aitzinekoak aiphatuak ziren,

 Hekien balentriez mundua mintzo zen

 Nola daitezke beraz

 Kasic ahantziak,

 Edo bederen gutaz

 Guti miretsiak!!

 

 3en BERTSUA

 

 Eskualdunak yin ziren gure mendietarat

 Orai lau mila urthe, hantche egoiterat,

 Beren libertatea

 Zinki defendatuz,

 Edo bere izaitea

 Kurayez beiratuz,

 

 4en BERTSUA

 

 Arruntki bizi ziren, Mari yarraikiz;

 Aiseak mespresatuz, hek hartuz izariz:

 Ez da espanta zeren,

 Menditar fierrak,

 Bertze yendez baziren

 Errespetatuak.

 

 5en BERTSUA

 

 Kristau legea zuten goizik besarkatu

 Geroztik dute hura bethi kontserbatu,

 Orai ene fedea

 Dute idukitzen;

 Heyen pietatea

 Nork ez du laudatzen?

 

 6en BERTSUA

 

 Zinezko Eskualdunak bagine guziak,

 Ongi gintzazke preza gure aitasoak.

 Hek bezala ginauzke

 Leyal Yainkoari;

 Hola segi gintazke

 Gure egin-bideri.

 

 7en BERTSUA

 

 Ardura orhoitu gaiten gure arbasoez,

 Heyek ukhan dituzien berthute ederrez;

 Dezagun hek bezala

 Maitha chinplezia

 Uroski dugu hala

 Iganen bizia.

 

 8en BERTSUA

 

 Othoitza eta lana, gareno munduan,

 Izan behar ditugu gure izpirituan.

 Bi gauza horietan

 Datza bizitzea;

 Ez da segur bertzetan

 Gizonen zorthea.

 


inprimatu