inprimatu
Khantore berri batzu nahi tut khantatu
Izenburua:
Khantore berri batzu nahi tut khantatu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
3

Khantore berri batzu nahi tut khantatu

 

 

 1

 

 Khantore berri batzu nahi tut khantatu,

 Zerk eginazi deiztan hetan deklaratu,

 Ichtoria eijer bat orori khountatu;

 Othoi behar duzie mement bat behatu.

 

 2

 

 Erranen dut, gogoua dudalarik arhin,

 Nik zer dudan ikhousi Mauleko ostatin:

 Atharraztarrak gaitzik, khechu beren artin

 Bata arrazouan zen, bestia okherrin.

 

 3

 

 Jsutizia izan da pratikan emanik,

 Jujamentia bertan, han berian eginik

 Bi paso emanda tzat, oi bena propirik,

 Aspaldian beharra zela ikhousirik.

 

 4

 

 Pasouen harzalia gizoun handia da,

 Berak ouste du phuru jaun kountia dela;

 Elhe ederra beitu, handichko palabra,

 Beste zoumbaiten gisa beharren falta.

 

 5

 

 Partidak dio igorri haren orhiturik

 Harek eman presentza dianez suharturik

 Ihountik eztiala deusere berririk

 Balutukiala orano beste higa prestik.

 

 6

 

 Lilitan ederrena elhorri chouria,

 Lilia jouan ondouan du bihi gorria;

 Atharraztarrek dugu goihara erria

 Jakin dugunez geroz pasouen berria.

 

 7

 

 Khantoren egiliak kountiari goraintzi,

 Ountsa zaion bezala igorten berari;

 Haren fama handia entzunik orori,

 Pasouak ountsa jouan dira eni zait uduri.

 

 8

 

 Amerikako berri dakianak ountsa.

 Igorri deit nihauri: Banian bai lotsa!

 Horko orhitzapenak tinkatzen deit hatsa;

 Hounat abiatu niz, hor utzirik moursa.

 


inprimatu