inprimatu
Katalin esneketaria. Koplak
Izenburua:
Katalin esneketaria. Koplak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
38
Alea:
1294.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Katalin esneketaria. Koplak

 

 

 1

 

 Milairangako Katalin,

 Emazteki bat lerdena,

 Goiz guziez oinak arin

 Baionarat juaiten zena,

 

 2

 

 Pitcher esnia buruan,

 Ezpartina churiekin,

 Bera bakarrik bazoan,

 Irri eztiņo batekin.

 

 3

 

 lgaiten ditu patarrak,

 Aitzinat beti lasterka,

 Jausten ere gain beherak,

 Nola haurrak atzemanka.

 

 4

 

 Salduko dut bai esnia,

 Dio bere buruari,

 Eta khenduko saria

 Baionako hiriari.

 

 5

 

 Sari hortaz erosiko

 Zortzi dotzena arrolze,

 Gero etchean haziko

 Bortzpasei chito aralde.

 

 6

 

 Oilotuko direnean,

 Ederki gizendu eta

 Salduko tut merkatuan.

 Ah! ah! neretzat zer besta!

 

 7

 

 Hoiek eman diruketaz

 Hiru cherri erosirik,

 Aza ostoz, asuin puntaz

 Umeak ongi hazirik,

 

 8

 

 Salduko tut Ezpeletan,

 On ditezken bezein Taster,

 Naski diru hainitzetan,

 Ene Ian onari esker.

 

 9

 

 Azkenean behi zenbeit,

 Beren chahal pullitekin,

 Ikhusiren ditut noizbeit

 Nereak atseginekin.

 

 10

 

 Aspaldian lehertua

 Beinabila oinez beti,

 Hola naiz bilhakatua

 Etcheko andere handi.

 

 11

 

 Ohorerik gochoenak

 Orok dauzkitet emanen,

 Eta gure chapeldunak

 Ene ikhusterat jinen.

 

 12

 

 Urguiluz oro hantua

 Gogoeta honetan,

 Katalin hor da heldua

 Baionako portaletan.

 

 13

 

 Karrosa bat bizikisko

 Heldu baitzaio gainerat,

 Esnezalea lastersko

 Jauziz doa bazterrerat.

 

 14

 

 Pitcharra zaio erortzen

 Bere burutearekin,

 Esnia zaio ichurtzen

 Bere amets ederrekin.

 

 15

 

 Egitean nigar frango

 Galdu duen esneari,

 Zozotua beira dago

 Han deremon errekari.

 

 16

 

 Zaldi madarikatua,

 Hik nauk betikotz gabetu ;

 Hik dautak, abre debrua,

 En'ontasuna suntsitu.

 

 17

 

 Noizbeit badoa etcherat,

 Zer zaion bada gertatu

 Senharrari erraiterat,

 Hunek omen du pampatu.

 

 18

 

 Nigarretan auzoari

 Salaturik bihotzmina,

 Auzo horrek gaichoari

 Trufa du egin zin-zina,

 

 19

 

 Badire hainiz munduan

 Katalin idurikoak,

 Berak beren inguruan

 Handitu nahituzkoak.

 

 20

 

 Nahi lukete altchatu

 Berizeak baino gorago;

 Jainkoak aphaltzen ditu

 Ziren baino beherago.

 


inprimatu