inprimatu
Karrosadun bati
Izenburua:
Karrosadun bati
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
607.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Karrosadun bati

 

 

 1

 

 Adiskidea, egia maite baduzu,

 Atentzionez, othoi, entzun nezazu.

 Sinhetsi nahi banauzu,

 Hobeki muntatu behauzu,

 Irabazi gehiago atherako baituzu.

 

 2

 

 Ez dut ikhusten nihon zu bezalakorik,

 Bazter orotan zare famaturik.

 Gauza bat falta bakharrik,

 Zaldi on bat behar nombeitik,

 Bertze tresna zahar hori igortzeko etchetik.

 

 3

 

 Ibili gabe bidean uda ala negu,

 Baluke horrek oihanean emplegu,

 Larrerat joan behar badu,

 Ferrak khentzen ahal diozkagu,

 Gaztetuko da menturaz libro uzten badugu.

 

 4

 

 Nihi baduzu entzun garbiki egia,

 Hartu behauzu zaldi gazte herria.

 Zahar huni goardia,

 Fini baitu bere aldia,

 Embozu lehen bai lehen erretreta handia.

 

 5

 

 Bihar berean kurri, ikhus merkatua,

 Ez egon zaldi tresna horri lotua.

 Moltsatik larga dirua,

 Egin ontsa zure tratua,

 Behingoz izan zaitezen gosturat muntatua.

 

 6

 

 Adiskidea, bethi zure zerbitzari,

 Atentzione nere azken hitzari

 Loth zaite zaldi onari

 Eta estal karrosa hori,

 Fortuna jarraikiko da sure muntadurari.

 

 7

 

 Segi nezazu, nik erran bezala planta,

 Entzunen duzu laudoriozko, kanta.

 Ah! zer gizon galanta!

 Zer muntadura charmanta!

 Oihu eginen dautzute: biba, biba erranta.

 

 8

 

 - Gogoan orai kopla haukien morala,

 Egin nio bai zuk diozun bezala,

 Balimbanu ahala,

 Bainan eskas dut metala,

 Lagundu nahi nauenak, othoi eman dezala.

 


inprimatu