inprimatu
Kantu-eztaiak
Izenburua:
Kantu-eztaiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
142-143

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kantu-eztaiak

 

 

 Orain asiko dizut

 istori berria, (bis)

 apaiz biren arteko

 kontu xelebria.

 Katu ņabar-txuri bat

 atzapar luzia,

 sartu da bitartean

 maleziz betia,

 kardantxulo gaxoak

 galduaz bizia.

 Don José Domingo zan

 Ezkio'ko apaiz, (bis)

 Ataun'era aldatua

 oso musu alaiz.

 Etxean katu bat zun

 guritua arraiz,

 ta sabela betetzen

 zekiņa txori-jaiz,

 bere maltzurkeriak

 Katu txuri-ņabarrak

 "Pitin" du izena: (bis)

 baņa itxura oso du

 potolo-gizena.

 Ezkio'n gelditu da

 ­pizti zar alena!

 trasteak jaso-arte

 an dezan txalmena.

 Ataun'era baņo len

 egin du azkena.

 Don Juan Aierbe degu

 orain etorria, (bis)

 Bizkai ko Urduliz'tik

 aldatu berria.

 Berekin dakarkigu

 txori kantaria.

 Ezkio'n iriki du

 abade-etxia,

 ta mai-gaņean utzi

 kaiolan txoria.

 Esai maltzurrak azkar

 artu du usaia. (bis)

 Apaiza atera bezin

 laster, an du jaia.

 ­O zein polita dagon

 kaiola ta maia.

 Atzaparra luzatuz,

 ederki da saia:

 kardantxuloarekin

 egin du eztaia.

 Apaiz berria sartu

 da berriz etxera, (bis)

 ta badijoa pozik

 txoria ikustera.

 ­Ai, ene! nork bota du

 kaiola lurrera,

 eta kardantxuloa

 andikan atera?

 Luma batzuk erakus

 diote galera.

 Ai, katu demonio,

 deabru maltzurra!

 Nik astinduko diat

 ire gain egurra,

 ondo neurtuaz ire

 lepoko ezurra

 ta emen utzi iņukan

 nagusi makurra!

 ¨Nork uste nere etxean

 nuanik lapurra?

 Or dator apaiz zarra

 Ataun'dik berriro, (bis)

 ta apaiz gazteak artu

 du asarre-giro,

 aren katu-lan txarrak

 kontatuz biziro.

 Apaiz zarrak algaraz

 dio alaikiro:

 kardantzulo bat ­a zer

 nolako zikiro!

 Trasteak batu ditu

 etxea ustutzeko: (bis)

 saku zar bat artuaz,

 katua an sartzeko,

 Apaiz gaztea zai du,

 piztia astintzeko:

 kardantxulo gaxoa,

 ez dauka aztutzeko:

 katu zarra nai luke

 jorra pixkateko.

 Or da azkenik piztia,

 sakuan sartua. (bis)

 Apaiz gazteak orain

 du bere saiua.

 ­Aiek katu-marruak!

 ­Ango ostikua!

 Katuak atzaparrez

 urra du sakua,

 ta zulotik igesi

 gorde du burua.

 ­Aiek parre gozoak,

 apaiz zarrarenak!

 Pixkateko baditu

 esteak esteak.

 Katu balendrin ori

 ikus nai lukenak,

 San Gregiorio'n billa

 bitza aztarrenak.

 An daude aren berri

 ondo dakitenak.

 

 ***

 

 "Emen natorkizu beaz, nere

 Musa zirikalariarekin zu-

 ei len-agurra ematera."

 "Labetik atera berriak di-

 tuzu, nere bertso berriok.

 Ta gertaria ere lurriņa.

 

 ***

 

 Katu txorizalea

 Txoriaren etsai (bis),

 Txoria irensteko

 Gertu dago noiz nai.

 Etsaia badaukagu

 Gu arrapatu zai,

 Anima ondatzeko

 Beti dago ernai.

 Arriskuan jarririk

 Eroriko aiz maiz.

 


inprimatu