inprimatu
Kantu eta neurthitz. Herriko besta biharamuna
Izenburua:
Kantu eta neurthitz. Herriko besta biharamuna
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1256.zk.
Orrialdea:
4

Kantu eta neurthitz. Herriko besta biharamuna

 

 

 1

 

 Iragan besta biharamunian.

 Berek dakilen chokho batian.

 Lau andre, hiru mutchurdin

 bat alharguna, jaunak itzalian.

 Harri chabal bat belhaunen gainian,

 Hari ziren, hari ziren trukian.

 

 2

 

 Zer othe den nuke jakin nahi

 Pitcharrarekin bertze jaun hori?

 Zorroa du biribila, moko mehea,

 tente chutik egoki.

 Chahako bat othe den nago ni,

 Hampatua, hampatua ederki.

 

 3

 

 Jes! oraino zer dut bada ikhusten?

 Zer ba hegalpean dute gordetzen?

 Egoitza gocho hortarik, burua alto,

 chahakoaz trufatzen,

 Bihotzez azkarrago zeren den,

 Kuiattoa. kuiattoa ari zen.

 

 4

 

 Handikan chimiko, hemendik irri,

 haur batzu bezala jostetan ari.

 Gogotik ematen dute begi kolpe bat

 hegal pean denari;

 Hitz bat erran gogo diote sarri,

 Beharrirat, beharrirat kuiari.

 

 5

 

 Seira truk dirade zazpietarik,

 Tantoz ere berdin bi aldetarik;

 Chahakoa eroria, mokoz iphurdi,

 naski odol husturik;

 Kuiattoa han dago etzanik,

 Azken hatsa, azken hatsa emanik.

 

 6

 

 «Gezurrik gabe goazen, Maria,

 Eman ba jokoan ezti-eztia;

 Hurbil zan untzi beltz hori,

 dezagun edan trago bat edo bia;

 Bihotza dinat epheltzen hasia.»

 Harek zuen, harek zuen grazia!

 

 7

 

 Zahagiaren seme joria,

 Nun duk oichtiko zorro lodia?

 Gaizoa! lehen birundan

 zurgatu daude odolaren erdia!

 Orai, hor ago, zinmrrik arpegia,

 Kokorika, kokorika jarria.

 

 8

 

 Nahiz zeraukan azken eskua,

 Mariak zuen hasi gudua.

 «Truk. - Jo zan. - Mariak chango,

 Katichak chaldun, Mari-chumek hirua...

 Mari Martin, zoratu zain burua,

 Lauarekin hiruaren keinua!»

 

 9

 

 «Ago Maria, othoi, ichilik!

 Ez dun ikhusi nere keinurik;

 Chorta bat edanez geroz, begiak ñirñir:

 zer, ez dun ahalgerik?

 Edan hezake azkarren hortarik

 Gatilua, gatilua betherik!»

 

 10

 

 «Bazakinagu, tresna makhurra,

 Ez dunala hik hatsa laburra;

 Ez dun, ez, dionan bezala, horrra churgatuz,

 biribildu muthurra,

 Ez eta ere gorritu sudurra,

 Milikatuz, milikatuz elhurra.»

 

 11

 

 «Apho mutchurdin moko biphila,

 Zeren ondotik othe habita?

 Hatz badun gibel-aldean,

 ikhusiko dun zenbat naizen abila;

 Chuhur badun, ago, neska chirtchila,

 Ichil, ichil, ichil, ichil, ichila.»

 

 12

 

 Kartak utzirik eta tantoak,

 Han zituzten, han, gero saltoak!

 Bakharrik hunen kontra,

 zer eginen du Mari-Martin gaizoak?

 Nahiz izan azkar zango besoak,

 hartu ditu, hartu ditu paloak.

 

 13

 

 Herriko besta arrats aphalian,

 Lau gathu zahar anjelusian,

 Bat maingu, hiru saltoka,

 sorginak, pujes! zohatzila bidian,

 Nik ikhusi ditut amets batian

 Akhelarre, akhelarre gainian.

 


inprimatu