inprimatu
Kantore berriak
Izenburua:
Kantore berriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
674.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kantore berriak

 

 

 1

 

 Kantoriak berririk dutugu hountuko,

 Alagera beikira hoyen khantatzeko

 Elekzione hoyez gira mintzatuko,

 Maoule eta Bildoze felizitatzeko.

 

 2

 

 Maulen eta Bildotzen aourthen lutta franko,

 Nihon ere ikhousten sekulan holako

 Han badira gizonak bethi korajezko,

 Ezpeitirade lotsa suprefetendako.

 

 3

 

 Gaizak diren bezala, heben erraiteko,

 Elekzione hoyez klarki mintzatzeko,

 Maule eta Bildoze tugu aiphatuko;

 Suprefet, errejentak sujet ezariko.

 

 4

 

 Kontseilliak berririk, jaoun hoyek moldatu

 Hayen igaraitiaz etzien dudatu

 Bena Jaoun hoyek dira handizki trompatu,

 Beren etsay handiak orano nausitu.

 

 5

 

 Bildozen errejent bat, borthetan ebiltzez.

 Gizon orotarat botzaren galthatezez,

 Logalez akiturik gayaren beillatzez,

 Desgoustaturik dago eskola egitez.

 

 6

 

 Eskiak juntaturik guzien othoiztez,

 Herrian egon nahiz fagore galthatzez;

 Gaiza hoyek oro inutil ikustez,

 Malezia handian ari da nigarrez.

 

 7

 

 Maouleko suprefeta Tolosatik jinik,

 Ziberoua dena oro nahasirik,

 Phartitzekoua dela jakin dugu berrik

 Hori komplitzen bada nihork ez nigarrik.

 

 8

 

 Bildozen errejent bat Pagolatik jinik

 Pagolako herria oro bonillaturik:

 Bildozen ere badu aski saltsaturik,

 Partitzen ahal duzu paketak eginik.

 

 9

 

 Herri eta Bildoze hanich famaturik

 Suprefet, errejenta oroz aiphaturik

 Hoyen egitatiak ezaguturik

 Mundu oro duzu hor estonaturik.

 

 10

 

 Herri guzia zuten nahi komendatu,

 Han mithilak zirela etzuten phentsatu;

 Bethi han egoiteko eztute kontratu,

 Allo! Jaounak, allo! behar da partitu!

 

 11

 

 Umiliaturik ere eztie profeitu,

 Herrian hayentako ezta pharkamentu

 Herriko populiak egin dere oyhu,

 Allo! Jaounak allo! behar da partitu.

 

 12

 

 Mauleko suprefetak egin du espanto

 Musde Souhy ziala kampo botatuko

 Bena Jaoun hori dugu buria gorago

 Suprefetaren bortchaz, bethi guretako.

 

 13

 

 Bi bertsu berhezirik Musde Souhyri

 Khantatzen tugularik bozkarioreki

 Oyhu egin dezun orok algarreki

 Biba! biba! biba! Adrien de Souhy.

 

 14

 

 Nahiz ene izena dudan segretuko,

 Kantoren egilia ni niz Ziberoko:

 Nahiz ni inkapahte de Souhyrendako,

 Bethi izanen nuzu haren zerbutchuko.

 

 


inprimatu