Kantacho bat bersoan Amezqueta-ko erretoreak bere lagun bati egiña
Nero biotz guztiko
adiskide Quintin,
nola ote nagoan
naico dezu jakin:
ni beti emen nago
nere gaitzarekin,
arren, lagun zaidazu
badezu zerekin.
Aza, meloi, kalabaz,
piper ta tomate
eremin bearrak dira
jango badirade:
azirik ez det eta
nagokizu eske,
bialdu zaizkiatsu
berso oien truke.
Esatea daukazu
D.ª Franciscari,
nere echeko-andre eta
zure emazteari,
agindu nai badio
gotoso zarrari,
emenchen dagoela
bere zerbitzari.
|