inprimatu
Tontuen arrokeria
Izenburua:
Tontuen arrokeria
Sinadura:
Aizkorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aizkorri

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
1

Tontuen arrokeria

 

Aizkorri

 

     IPUIA

 

 Sagu ta katu,

 txakur ta axeri,

 tximoa lagon

     bein baten,

 bort abeltxuok

 pozik zebiltzan

 ollo-itxutuka

     jostatzen.

 

 Begiak ondo

 estalitzeko,

 zapia jartzen

     yayoa,

 antxe zegoen

 tente-potente,

 guztien nausi

     tximoa.

 

 Sator zar batek,

 jolas-gureaz

 bere lurpetik

     irten-da,

 lagon artean

 jolastutzeko

 eskatu zuen

     baimena.

 

 —Neu-be bai-nabil

 ollo-itxutuka,

 —satorrak die

     lagunai—,

 zuekin nai det

 jolastutzea:

 ¡Ollo-itxutuka!

     neu-be, bai.

 

 Eta tximoak,

 iñon lepotik

 parre egiteko

     jatorra,

 baietz darantzu,

 sartu dedilla

 lagun artean

     satorra.

 

 Besteak ere

 poz-pozik zeuden,

 baña batez-be

     sagua,

 ikusirikan

 bere aldean

 satorra zala

     koitaua.

 

 Alaxe izan be,

 sator ori zan

 muturrez oso

     luzea

 gorputz borobil

 anka-motza ta

 koipe, makarrez

     betea.

 

 Jolasa asi zan

 itxu-oi izanik

 lenengotikan

     katua;

 eta aida baten

 atzaparretan

 lotu zuen ark

     sagua.

 

 Saguak, berriz,

 erakutsirik

 bera-be zala

     bizkorra,

 laster-bai-laster,

 arrapau zuen

 sator anka-motz,

     itxua.

 

 Itxu eiteko

 makardun arek

 estal-bearrik

     ezeukan,

 baña ¡arroputzak!

 itxutasun-oi

 autortzerik nai

     etzuan.

 

 Tximoai, bada,

 eskatu zion

 lotzeko berai

 zapia;

 

 besteak aña

 begidun zala

 eta kentzeko

     argia.

 

 ¡Satorrak bere

 begi makarrak

 iñola-re ez nai

     aitortu!

 Tontuak ere

 alaxe dira:

 kirtenak izan

     ta ukatu.

 


inprimatu