inprimatu
Nehondik ez nitake egon ni ichilik
Izenburua:
Nehondik ez nitake egon ni ichilik
Sinadura:
J.P.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.P.L

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1421.zk.
Orrialdea:
2

Nehondik ez nitake egon ni ichilik

 

J.P.L.

 

 1.

 

 Nehondik ez nitake egon ni ichilik,

 Nahiz baden bertsutan ni bezen abilik,

 Hasparneko phestetan iris niz izanik,

 Ez baita kausituko han bezen ederrik.

 

 2.

 

 Eskerrak zor daizkote zeruko Jaunari,

 Zeren dioten aro ederra igorri,

 Partidak bazituzten denen jostagarri;

 Soinulariak ere ziren choragarri.

 

 3.

 

 Guziz ederrena zen laugarren eguna,

 Jendea gehienik gostatu duena.

 Luzeko partida bat goizean lehena;

 Bazkal-ta trinketian zuten bigarrena,

 

 4.

 

 Hirugarrena gero moda chaharrian,

 Chistera ttipiekin, atchiki garbian;

 Iraganak guziak bigarren chortian.

 Pilotaren ondotik zabiltzan airian.

 

 5.

 

 Ez ginuen sekulan nehork asmatuko

 Hoin airoski zutela pilot'ibiliko.

 Ageri da dembOran bazutela joko,

 Oraino arras ona guzien gostuko.

 

 6.

 

 Larralde, Duclos eta Beheran gatetik,

 Lemoin, Ado, Diharce bertze eskualdetik,

 Seiak, jokatuz ontsa zoin bere phartetik,

 Begiratu baitute partida galtzetik.

 

 7.

 

 Joko zahar eder hau abandonatua,

 Ziztera konkor horrek du gaina hartua.

 Zorigaitzez gaztea ez da kechatua

 Bizildetak juan dako plekako gostua.

 


inprimatu