inprimatu
Ik neri, ni iri
Izenburua:
Ik neri, ni iri
Sinadura:
Aizkorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aizkorri

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
1

Ik neri, ni iri

 

Aizkorri

 

 Bete-xamar zijoan

 tranbia batean

 baserritar lodi bat

 nekez, bein, sartu zan.

 Onen bultzada astunaz

 estutu zanean

 barruko jauntxo batek

 esan omen zuan:

 

 —Nik beti euki izan det

 ziur ta egitzat

 gauza batzuk dirala

 egin gizonentzat.

 Ta alaxen, uste izan det,

 orain arte beintzat,

 tranbiak eztirala

 elefantientzat.

 

 —Aizazu, triperretxu—,

 darantzu bestiak,

 Noe'ren arka-antzera

 dirade tranbiak:

 bertan sartu oi dira

 abere guztiak,

 elefantiak eta

 astakillo-umiak.

 


inprimatu