inprimatu
Apezpikuaren sartzea Hazparnen
Izenburua:
Apezpikuaren sartzea Hazparnen
Sinadura:
J.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.E

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1845.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Apezpikuaren sartzea hazparnen.

 

J.E.

 

 1

 

 Hemeretzi ehun eta hogoita hamabortzian

 Uztaileko hilaren hogoi eta zortzian

 Phesta eder bat zuten Hazparne herrian

 Aphezpiku berriaren lehen agertzian.

 

 2

 

 Hogoi eta zortzia baitzen igandia

 Iguzkiak zeraukan oi! indar haundia

 Alde guzietarik bildu da jendia

 Ikusi nahi zuten Aphezpiku haundia.

 

 3

 

 Aratsaldeko hiruak eta erdietan

 Hasketako phartetik tiro bat betbetan

 Aphezpikua heldu oto eder hartan

 Populua han zagon Eihartzeko borthan.

 

 4

 

 Gazteria ere da ethorria hara

 Hautatua baitzuten segur aire ederra

 Arribatu denian hekien parrera

 Egin izan diote oi! lehen agurra.

 

 5

 

 Ototik dugunian ikhusi jautsirik

 Jende guzia zagon bozkariaturik

 Lissar zenatur jaunak lagun bat harturik

 Ongi ethorri diote gogoa suharrik.

 

 6

 

 Kurutzea denean phartitu bidian

 Populu haundi hura zuen gibelian

 Aphezpikua han zen guzien erdian

 Bere zerbitzariak zituen aldian.

 

 7

 

 Karrikan sartze hortan zeri du behatzen

 Alde guziak tuzte lorez inguratzen

 Arku eder batian denian arribatzen

 Bi aingeruk diote arrosa botatzen.

 

 8

 

 Lehen aldikotz denian gure elizan sarthu

 Alkhi eder batian da belaunikatu

 Kantika ederrenak ditugu kantatu

 Haren mintzaldi ona ondotik aditu.

 

 9

 

 Bezperak direlarik ongi bururatu

 Jendetze guzia da betbetan chutitu

 Jaun Aphezpikua ondotik segitu

 Kampora ezin atheraz lanak izan ditu.

 

 10

 

 Elizari hurbil da gerlako harria

 Aphezpikuak han du phausatu loria

 Herriko artzain onak "Pater, Ave Maria",

 Gazteriak ondotik bere ohoria.

 

 11

 

 Karrikari goiti da orai abiatzen

 Populu haundi hura zakola segitzen

 Soinulari horik ez dute kitatzen

 Misionesten etchean dute despegitzen.

 

 12

 

 Aratsa jin denian zerk du dichtiratzen

 Karrikako argiek urrunerat deitzen

 Jaun Aphezpikua da karrikan ihiltzen

 

 13

 

 Biharamune goizean aldare gainian

 Berrehun haurrez goiti Confirmazionian

 Aratsaldian phesta oi Haritz-Barnian

 Aphezpikua han zen alki berezian.

 

 14

 

 Orai zauzkigu beraz oro akhabatzen

 Jaun Aphezpikua da etcherat phartitzen

 Elgarrez gozatzia dugu desiratzen

 Fagore hori dugu Jainkoari galdatzen.

 

 


inprimatu