inprimatu
Bertsulariaren deia
Izenburua:
Bertsulariaren deia
Sinadura:
J.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
528.zk.
Orrialdea:
4

Bertsulariaren deia

 

J.B.

 

 1

 

 Oi herritarrak, frango badira,

 kaskoin ta bertze, munduan,

 Zuenkin buino hobe bainuke

 heiekin bizi gostuan:

 Heiek bihotz bat miresten dute

 ene boz eta kantuan...

 Bainan, hek libro izaki-eta,

 lana hemen dut orduan.

 Othoi, herritar logaletuak,

 iratzar ene oihuan!

 

 2

 

 Negu-minean gure ibaian

 ņoņiņak dira pausatzen...

 Oihu bitckiak bazterretarat

 dituztelarik botatzen!

 Heieri esker badakizue

 galerna dela hurbiltzen:

 Zuen lasterrak, kabalak sartzen,

 

 leiho-atheak zerratzen!

 Seinaleari ez zaio nehor

 zoroa baizik itsutzen!

 

 3

 

 Berri-berritan besta ederrak

 baginituen herrian,

 Plazan mundu bat jostatzen ari,

 alegrantzia handian.

 Arrano beltz bat ikusi nuen

 zeru goibeltsu batian.

 Noņiņak ere hurbildu ziren,

 itsas-alderat abian...

 Plazan soinua airos ari zen,

 deuseri ohart gabian.

 

 4

 

 Adichkideak, ez dut nahizan

 zuen bihotza ilhundu.

 Pilotariak gar eta sutan,

 nork zen bertzerik behar du?

 Musikaz ere nahiko zuten

 gazte hainitzek arraildu...

 Besta histea etzela pollit,

 orduan nintzen ichildu:

 Bainan ņoņiņak, erran bezala,

 itsas-alderat urrundu!


inprimatu