inprimatu
Battita Eppherre zena
Izenburua:
Battita Eppherre zena
Sinadura:
J.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1918.zk.
Orrialdea:
6

Battita Eppherre zena

 

J.B.

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hogoi ta zazpian

 Hau zen apirilaren azken igandian

 Berri txarra zitzaikun fin ustegabian

 Battitta Eppherre zela zendu tupustian.

 

 2

 

 Zure arra-haurrari iteko plazera

 Goizik jeikirik zinen Joan Landesetara

 Hura lehen aldikotz Jesusen hartzera

 Ta zu mundu huntarik joaiten bertzera.

 

 3

 

 Urteak ginuela elgar ezagutu

 Geroztik ainitz bazter baitugu kurritu

 Zure konpainiarik ez zait ez dolutu

 Pertsutan nahi daitzut eskerrak bihurtu.

 

 4

 

 Ainitzen gisa gerlan partea harturik

 Handik betikotz jina ontsa markaturik

 Ez zinuen zuk eskas bertzen miner sorik

 Eta xahar, erier maitasun bererik.

 

 5

 

 Batean maskarada, berdin pastorala

 Nork du xerbitxatua Xuberoa hola

 Aita amen dohaina zinuen horrela

 Ohoratu duzu zuk euskaldun odola.

 

 6

 

 Goretsiz eki gorri ta elur xuria

 Zenbat maite zinuen euskaldun kantia

 Halaber maitaturik bertsu koplaria

 Jakin duzu herrian zertan bozkaria.

 

 7

 

 Ez baita gizonetan tatxa gabekorik

 Usu zinen Jainkoa ganat itzulirik

 Mea bilkuretara hutsegin gaberik

 Zure fede azkarrak ez men parerik

 

 8

 

 Altzürükü eliza xoko guzietan

 Kartsuki bildu ginen zure ehortzetan

 Krixtau euskaldun kantu hunkigarri hetan

 Zuhaurek ere gostu zinuen moldetan.

 

 9

 

 Jesusek emana du guretzat berria

 Han emana dela bertzer ekarria

 Zuk denekin izanik nasai izaria

 Jaunak eman bezauzu zeruan sana.


inprimatu