inprimatu
Artzai Berriari
Izenburua:
Artzai Berriari
Sinadura:
J.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.B

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
342.zk.
Orrialdea:
3

Artzai Berriari

 

J.B.

 

         I

 

     Egun batean

     Ez dakit noiz zan

 Lo asko egin ondoren

 Enitzan ondo arkitzen

     Astun burua

     Illun gogua...

 Artzai maitea gugandik

 Urruti zuten bidali.

 

     Etxean giñan

     Egun aietan:

 Ni, gurasoai erritan

 Ari nintzan goiz-gauetan...

     Ez aitak, eta

     Ez ama onak

 Etzuten biak errurik...

 Ni, ezin egon ixillik.

 

     Erriko apaiz

     Onarire bai

 Esan nik ordun galantak;

 Erokerik bai nik esan

     "Gaur, zu eta ni

     Gauden ixillik,

 Goiko-Jaunaren laneyan.

 Bai al dezu zuk zer esan?"

 

         II

 

     Ekaitz ondoren

     Egoaldi ona,

 Ikusten degu askotan:

 Ori gerta zait gaurkoan.

     Juan zan artzai bat...

     Ona, berria:

 Ezti uts utsa gaurkoa,

 Aberaska zan leogoa.

 

     Bein eta berriz

     Goiko Jaunari,

 Eskerrak eman dizkat nik;

 Eskerrak eman poz pozik.

     Zu, artzai ona,

     Zu, gu zaitzera

 Txoko atsegin ontara

 Orain bialdu zaitu ta.

 

     ¡Nere lagunak!

     Aitari eman

 Alegin guztiz gaur poza,

 Alaitu bere biotza...

 ......................................

     Atoz gugana

     Aita maitea

 Pozez beterik atoz, ba

 Besoak zabal gaude-ta.

 


inprimatu