inprimatu
Gerlako kantuak
Izenburua:
Gerlako kantuak
Sinadura:
J.A.(?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1915
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1447.zk.
Orrialdea:
2

Gerlako kantuak

 

J.A.

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun urthe eta hamalaugarrena

 Berri bat trichtea Franziarat ekarri izan duena

 «Anaia maiteak, bil gaitezen guziak elgarren gana.

 Behin betikotz kasa dezagun gure etsai Alemana.»

 

 2

 

 Hauche da bada egun trichtea argitu izan daukana,

 Guziek ongi badakizue: abostuaren lehena!

 Eguna ere apalduchea; oraino ez zen ilhuna,

 Gure ezkilak bere dorretik adiarazi daukana!

 

 3

 

 Gure ezkila entzun ginuen arratsalde apalean,

 Jende guzia ari zelarik bakotcha bere lanean,

 Hainitzak ziren kanpoan eta bertze batzuek etchean

 Memento hartan trichtezia bat sartu, zauku bihotzean

 

 4

 

 Ezkondu eta ezkondu gaiak, aberats eta pobreak,

 Miriku, notari, errientak apezak eta fraideak,

 Gerla huntarat gan behar gare kapable garen guziak,

 Obligatuak garen bezala, manatzen dauku legeak.

 

 5

 

 «Adio beraz: gu bagoazi, uzten ditugu herritik,

 Aski trichterik gelditzen dire gure emazte maiteak.

 Konsolatzeko hor duzketzue haur ttiki hoiek guziak,

 Agian denak lagun gaitzala zeruko Jainko maiteak»

 

 6

 

 Gure amatto ikhusi nuen bere gelako chokoan,

 Ene haurretarik ttikiena zaukalarikan ondoan,

 Jainko Jaun onak baizik ezdaki harek zer zuen gogoan

 Begietarik zuen nigarra, arrosorioak eskuan.

 

 7

 

 Abisu on bat partikulazki gure haurride gazten

 «Obedituko diozuete aitari eta amari,

 «Ahala? jarraikiz elizatat, othoizetikan ez geldi.

 «Horiek oro bertze munduan izanen dire ageri»

 

 8

 

 Kuraie handi azker batekin lotu ginen bidean

 Frantsesekilan gu eskualdunak, esku emanez elgarri,

 Gure othoizak entzun araziz zeruko Adita onari

 Bitoria eman dezakola Frantses Herri maiteari.

 

 9

 

 Nahi zaituztet orai aipatu gure herriko artzainak,

 Zuek eztituko dauzkutzue familietako penak.

 Ez dire debaldetan izanen egiten tutzuen lanak,

 Gure Jainkoak egin zaituzte guretzat bere ordainak

 


inprimatu