inprimatu
Santa Grazi
Izenburua:
Santa Grazi
Sinadura:
J., C.-H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Fillmore, Ch. J.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1326.zk.
Orrialdea:
3

Santa Grazi

 

J., C.-H.

 

 1

 

 Almanaketan, agerkarietan

 Bai eta ere zunbat mihietan,

 Ez dügü omen hau edireiten:

 «Kontrabandista, Santa Graziren.» 

 Segür herri dela berhezia,

 Xiberuko eta Basa-Bürüko

 Beste herriekin ez nahasia,

 Bere nurtarzuna maite franko.

 Hartakotz mespetxürik ez egin

 Sal erosika baginda behin

 Izabako gure anaiekin

 Guretako mügarik ezpeita

 Bata bestientako ez arrotza.

 

 2

 

 Ordü hetan gogor zen bizitzia,

 Santa Grazik, hantik, bizipidia

 Bazoatzen üda ala negü beltzian,

 Haxeroak, kargak bizkarrian.

 Haurrak, bortian ez dütia galdü,

 Zunbaitez berbera etxekiz aipü?

 Abil Urdaite lepuan behera

 Ta hel Lepoxeneko basara.

 Han dütük best bederatzütarik,

 Elür lurta plan ehortzirik,

 Herri osuak nigarstatürik.

 So en üllantxiagotik:

 Hen hexak dütük odostatürik.

 Bena beti gü beitan bizirik,

 Sartürik diagu orhitzapena:

 Gure gazteria zian, ederrena.


inprimatu