inprimatu
Santa Grazi
Izenburua:
Santa Grazi
Sinadura:
J., C.-H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Fillmore, Ch. J.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1322.zk.
Orrialdea:
3

Santa Grazi

 

J., C.-H.

 

 1

 

 Zunbatetan ez dütügü entzütiak:

 «Uhuñak dira hanko jentiak.»

 Txaputa zaharrak Uskaldünen gañen

 Mentez mente han hor erraiten zen,

 Erromano tzarrek hedatürik,

 Hen gero ondokuek ara hartürik,

 Haiñ zien guretzat herratsütürik,

 Ez ahalian guri nausitürik.

 

 2

 

 Zer gatik pettarrek arraberri

 Holako kurrinka bürdünziri?

 

 3

 

 Bai bena uhuñtza litzateke

 Merkatietan kabale saltze:

 Ardi, axuri, beste aberetze,

 Eroslarier ütziz gabe merke?

 Hala hala beste ekoizpentako:

 Nula nahian ez gozatzeko

 Gük ützi behar ezdeüsentako!

 Gure laborariek behar hil,

 Eta auherrentako baizik bil...

 Huntarzünak dütügü baliazten,

 Behar den preziuan ere igorten.

 

 4

 

 Ez dirade oro ogen gabe.

 Bena nur nun othe zidie hobe?

 Untsa ikusteko zien ogenak

 Ezar azkar begi aküliak.

 

 5

 

 Bai Xahako dügü gure izena

 Emaztekiak aldiz Xahakina.

 URDATX zen aitzinetik Herria,

 Beti han bizi gure aia.

 Hura bortütik beitügü nasai

 Gütan dügü xahütarzüna.

 Gihaurtan ere azkartarzüna

 Gütan beitügü bihotza garai.


inprimatu